Euzko Alderdi Jeltzaleak gaurkoan aurkezten du hurrengo maiatzaren 22an ospatzekoak diren Udal, Foru eta Nafarroako Foru Parlamenturako Hauteskundeetarako Egitasmo markoa.
Hiru faktore nagusik markatuta egongo diren Hauteskundeetarako programa hau egin eta onartu dugu, hauek dira faktoreak:
Krisialdi ekonomiko orokorra.
Espainiar estatuko krisi politiko -instituzionala
Euskadin zabaldu den itxaropen aldia
Lehenengo eta behin,
Gaurkoan, oraindik ere, euskal gizarteak hurbiletik bizi du krisi ekonomiko latza
Krisi ekonomiko honen larritasuna erarik gordinean azaldu da azken urte biotan. Eta, egoera honetan ere, egitasmorik gabe dagoen eta politika ekonomikorik ezarri ez duen Eusko jaurlaritzaren ondorioak sufritzen ari gara.
Ekimenik gabeko gobernua, une ekonomiko honek behar duen erakunde arteko lankidetzarako borondaterik ez duen gobernua.
Indikadore objektiboak ezkorrak dira azken hiru hilabeteetan Barne Produktu Gordina hazi egin den arren, eta hauek ere, europar bataz bestekoaren azpitik daude.Euskadik langabezi gehiago du eta galdutako lanpostuen gehiengoa industriari eragiten dio. Euskadi zorpetuago daude. Zerbitzu publikoen maila beheratu da, Osasunean, Hezkuntzan eta Gizarte Zerbitzuetan. Inbertsioak murriztu dira. Kontsumoa ahuldu egin da.
Ez dago ekimen legegilerik. Ez dago lidergorik ezta erakunde arteko elkarrizketarik.
Gobernuak ez du erantzuten.
EAJ-PNVk errealitate honen aurrean mantentzen duen jarrera kontzeptu eta konpromiso batean laburbiltzen dugu: ZIURTASUNA-KONFIANTZA.
Egitasmo hau da krisiaren aurrean aurkezten duguna. Egitasmo honen zutabea ekimenak hitzartzea da biziberritze ekonomikoa berreskuratzeko eta lanpostuak sortzeko. Udal –Foru hauteskundeetarako egitasmo markoa ere bada: Garapen ekonomikoa eta lana, jasangarritasunetik abiatuta.
Eskaintzen dugun konpromisoa da Euskadi krisialditik hainbat arinen ateratzea.
Berme gisa,gure “ Egiten jakitea” eskaintzen dugu. Gizarteak ezagutzen du gure alderdiak kudeaketa lanean egin izan duen ibilbidea eta jakin badaki jardun ekonomikorako egitasmoan konfiantza osoa izan dezakeela.
Konfiantza eta fidagarritasuna da eskaintzen duguna. Kudeaketa lan eraginkorra, estura eta zorroztasuna.
Bigarrenik.
Espainiar estatuak krisialdi politiko instituzional latza bizi du une honetan, eta Hauteskundeetan okertu egingo da.
PSOE eta PP arteko gatazka osokoa da. Ez dago ulermenerako tokirik. Espainian arazoak hazten diren neurri berean, alderdi bi hauek elkarrekin konpontzeko gaitasuna murrizten da. Praktikan, akordiorako gaitasunik ezak hobekuntzarako aurreikuspenak murrizten ditu, arazoak okertzen ditu.
Alde batetik dugu boterea eskuratzeko ahaleginetan larri dabilen PP alderdia. Hauteskunde hauek “ tarteko helmuga” baino ez dira PP alderdiarentzat. Bere estrategia eta obsesio bakarra, Moncloara iristea eta lehen bai lehen lortzea. Gainerakoa, Udal eta Foru Hauteskundeak barne, “ aurreko tramite” izatera igaro dira.
Eta, barneko anabasa bizi duen PSOE alderdia dugu. “ Ondorengoak izendatzeko zalantzetan” murgilduta dago eta ekimen politiko orokorra eta hiritarren arazoei eman beharreko erantzuna ezerezean geratzen zaizkio. Ez da gutxieneko sinesgarritasunez gauza konkretuetara iristeko gai.
EAJ-PNVk horren aurrean mantentzen duen jarrera, hitz bakar batez laburbilduko dugu: EGONKORTASUNA
Egonkortasunaren alde egiten dugu, hiritar guztien egiazko arazo eta beharrizanei erantzuteko denbora ematearen aldeko apustua egiten dugu.
Egitasmo hau egiteko prozesua eta bertan bildutako proposamenak dira egonkortasunaren alde egin dugun apustuaren seinale.
Ziurtasunaren eta hiritarren beharrizanei Udal eta Foru Aldundietatik erantzuteko behar den argitasunaren aldeko apustua egiten dugu.
Pertsonengan errotutako gizarte ekintza gauzatuta; Bost Lehentasun ezarrita: Lana, Gizarte Zerbitzuak, Etxebizitza, Hezkuntza eta Gazteria, Garraioa, mugikortasuna eta aparkalekuak. Gizarte aurrerapenerako hamar arlotan konpromiso sendoa hartuta: Merkataritza, Hiriko Segurtasuna, gizabidetasuna eta bizikidetza;Kultura eta Kirola; Euskara ; Adinekoak; Berdintasuna; Integrazioa; Osasun Publikoa eta Kontsumo arduratsua; Elkartegintza eta Solidariotasuna.
Hirugarrenik.
Euskal hiritarrek itxaropen berriz begiratzen diote gaur etorkizunari. Ez dugu emozio edo ilusiorik antzematen, baina bai itxaropena.
Mehatxurik gabe, estortsiorik gabe igarotako egun bakoitza da etorkizunaren alde irabazitako eguna. Euskadirentzako aldi berriaren sendotzea irudikatzen du.
Urte bete daramagu terrorismoak eragindako heriotzarik gabe. ETAren aldetik “ behin betiko su eten egoeran” gaude. Eta gainera, ezker abertzale historikoa deritzonak bortxakeria eta terrorismoa arbuiatu ditu. Errealitate baikorrez osatutako multzoa da. Duela urte bete baino hobeto gaude , eta duela bi urte baino askoz hobeto.
EAJ-PNVk errealitate honen aurrean mantentzen duen jarrera konpromiso batean eta hitz bakar batez laburbilduko dugu: IREKITASUNA .
Irekita mantentzearen aldeko apustua egiten dugu eta errealitate berri hau sendotzeko lana egiteko, errealitate hau gizarteari irekitzeko. Gizartea baino hoberik ez dago egoera hau aztertzeko eta erabaki egokiak hartzeko. Euskal gizartea heldua da, egin ahal du eta egin nahi du.
Aukera dugu horretarako, hiritargoa, era zuzenean eta kanpoko esku sartzerik gabe izan dadila egoera honen aurrean talde erabakia hartuko duena. Parte hartze politikoaren bidez, euskal indar politiko guztiei mezu argia emango diona.
Gu gizartearen ebazpena jasotzeko irekita gaude. Inkesta guztiek berretsi dute euskaldunok indar politiko guztien parte hartzea nahi dutela, errealitatean euskal gizartearen hiritargoa baita bere iritzia parte hartze aske eta demokratikoaren bidez adierazi nahi duena.
Guk egoera hau sendotu nahi dugu, etorkizunera begira indartu, atzeraezin bilakatu. Eta hiritarren ebazpena da herriak helburu hori erdiesteko duen tresnarik onena.
Irekita gaude denon parte hartzerako eta honek Euskadirentzako “ aldi berria” ekar dezala.
Parte hartzerako aldia, gardentasun eta konpromiso etikorako aldia. Udalerriak izan daitezela bakea eta bizikidetza eraikitzeko esparruak.
Hiritarrek ikus dezatela herria eraikitzeak gizartea eta hitz handiz idatzitako HERRIA eraikitzen laguntzen duela.
Hiritarren parte hartzea indartzeko konpromisoa hartuko dugun aldia, gizartea denon artean eraikiko dugularik, demokraziaren beraren baldintza den gardentasunarekin eta gizarte aurrean jarrera etiko arduratsua gauzatuta.
ZIURTASUNA-KONFIANTZA-EGONKORTASUNA,IREKITASUNA. Hauxe da gure egitasmoa.
Egonkortasun politiko eta ekonomikoa.
Euskadirako aldi berria irekitzea.
Ziurtasuna-Konfiantza Euzko Alderdi Jeltzalearen “ Egiten Jakitea” den goiburuak abalatutako egitasmoan
Gure herriaren etorkizun ekonomiko,sozial eta politikorako une garrantzitsua bizi dugu.
Une honek ziurtasuna, egonkortasuna, irekitasuna eta konfiantza behar ditu.
Hauxe da gure egitasmoa gizarteak onena eskatzen duen garairako. Onena emateko garaia dugu.
Gure egitasmo hau eskaintzen dugu. Betetzeko konpromisoarekin doan egitasmoa.
Konbentzituta gaudelako, hauxe dela gure udalerri herrialde eta herri osoarentzat onena.