Iñigo Urkullu
10Urtarrila
2011
10 |
Hitzaldia

Prentsaurrekoa ETAren adierazpenaren aurrean( Iñigo Urkullu)

Iñigo Urkullu
Urtarrila 10 | 2011 |
Hitzaldia

ETAk "nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su eten iraunkor eta orokorra" aldarrikatzea erabaki du; era berean ezartzen duenez "prozesu demokratikoa sustatzeko eta burura eramateko ahaleginean eta borrokan etsi gabe jardungo du Euskal Herrian egiazko egoera demokratikoa erdietsi arte".

EAJren ustez, ETAk egin behar duen esfortzu bakarra desagertzea da. EAJk ETAri eskatzen dio Bruselas eta Gernikaren arteko bidean ez galtzeko eta euskal gizarteari, ETAren amaiera aldarrikatzen duen euskal gizarteari, argitasunez erantzun diezaiola.

Edozein kasutan, bakerako bidea urratsez urrats egin beharreko bidea da eta bake horretara hurbiltzen gaituzten urrats guztiak baloratu egin behar ditugu. EAJren ustez, Euskadin eta Estatuan bizi ditugun itxaropen eta egonkortasun garaiak aprobetxatu behar ditugu, eta politika eta demokraziaren bidetik, bortxakeriari eta giza eskubideen urraketei amaiera eman behar diogu.

EAJ-PNV ez da gehiago  Adierazpenaren inguruko interpretazioetan nahastuko. Bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustu zentzudun batek ETAren desagertzea eta legezko eszenatokiak eskatzen ditu horretarako baldintzak betetzen dituzten talde guztientzat. 

EAJ-PNVk aldi berriaren aldeko apustua egiten du, non sentsibilitate ideologiko guztiok hiritargoaren azterketa baino izango ez dugun , bakoitzaren egitasmoaren sendotasuna neurtzeko. Euskal Gizarteari dagokio hautestontzietan emandako iritziaren bidez bere etorkizuna erabakitzea eta era berean bere ordezkari politikoak aukeratzea. Horixe izango da gure Alderdiaren eginkizuna eta gaur  erakunde eta talde politiko guztiei egiten diegun eskaintza, inolako bazterketarik eta tutoratzerik gabe. 

PARTEKATU