Gaur goizean Giza Eskubideetarako Zuzendariak Legebiltzarrean hitz egin ondoren Maribel Vaquero Euzko Abertzaleak taldearen legebiltzarkideak iragarri duenez "Ibañez de Maeztu andrearen hitz egitea izan da Lopezen Exekutiboak giza eskubideen inguruan duen ikuspuntu alderdikoiaren adierazlea". "Aitortu egin behar dut arrazoia duela giza eskubideen inguruko politikek 180ºko aldaketa eman dutela esan duenean; "horrela da, zalantzarik gabe, politizaziorako, koherentziarik ezarako eta ikuspuntu alderdikoirako biraketa egin dute" gaineratu du.