Diputatuen Kongresuak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Estatuko 2011 urterako Aurrekontu Orokorrei egin dien zuzenketa onartu berri du. Zuzenketa honen arabera 50 milioi euro ezarriko dira PYME industrialei zuzendutako diru laguntasunak emateko. Hauen bidez enpresa txikiek beren makina eta erremintak eguneratzeko laguntasuna jaso ahal izango dute.