Hitzaldia
30
Ekaina
2010
Hitzaldia

ALDE-ren PRENTSA AURREKOA BATASUNAREN ESPAINIAR PRESIDENTZIA ALDIAREN BALORAZIOA

Hitzaldia
30
Ekaina
2010
Hitzaldia

  • 1. Europar Demokrata eta Liberalen Aliantzari, gure zorionik beroena, gure artean eman dituzten hiru egun hauetan garatu dituzten lanengatik.
  • 2. Eskertu behar diegu Euskadi aukeratu izan dutelako bilera hau egiteko. Aukera paregabea izan da gure Herria eurodiputatu talde bati erakusteko. Gure adeitasunaz gain, espero dut intereseko esperientziak eta ekarpen baliotsuak eskuratu dituztela, Europar Parlamentuan duten egitekorako balioko dutenak.
  • 3. Berretsi nahi dugu EAJ-PNVk ALDE taldearen alde egiten duen apustua. Alderdi Europazalea garelako, gustura gaude, eroso gaude, pozik gaude europar politikaren hirugarren esparruan. Bestela daude talde handiak, bai kontserbadoreak zein sozialistak, politika egiteko modu zaharra ordezkatzen dutelako. ALDE, etorkizunerako mugimendua da, irekia eta modernoa. Gustuko ditugu bere nortasun ikurrak, bere izaera erreformista, demokratiko eta aurrerakoia.
  • 4. Gaur amaitzen da ALDE taldeak Bilbon izan duen bilkura, eta gaur ere amaitzen da Europar Batasunaren Espainiar Presidentzia aldia. Zapatero presidenteak ardura hori bereganatu zuen eta zalaparta handia egin zuen horrekin. Egitasmo handia atera zuen eta Europa bere geldiunetik ateratzea bilatzen zuen. Sei hilabete geroago, Zapateroren apustua porrota izan da. Ez du gogoratzeko ezer utzi, ez da aurrerapenik eman, eta espainiar presidenteak Europan pisu politiko eskasa duela erakutsi du.
  • 5. Egia da ez dela aldi erraza izan Batasunarentzat, eta denok erantzuna eman behar izan diogu ekonomia eta finantza arloko krisialdiari. Gutxienez, Europa 2020 Estrategia onartu da; baina guk nahiago genukeen urrunago iristea.
  • 6. Baina, kontua da Europa orain dela sei hilabete baino ahulago dagoela Munduaren aurrean. Copenhagen izan zen eguraldiaren inguruko Gailurra porrota izan zen, Haitiko hondamendiaren aurrean ez zen erantzun bateratua eman eta Torontoko G-20 Gailurrean ere jarrera ahula mantendu dugu. Agerian dago nazioartean europar jarrera bakarra izan behar dugula eta gaur egun ez dugu halakorik. Europa Estatu Batuen edo BRIC-en atzetik dago.
  • 7. Eta espainiar presidentziak ez ditu proposamenak helburu honetarako zuzendu. Ez ditu zuzendu krisialdi ekonomikotik irteteko neurriak eta etengabeko "zubi-lanak" egin dira Paris edo Berlinetik. Azken finean, honek erakusten du europar presidenteek konfiantza eskasa dutela Zapaterorengan.
  • 8. Presidentzia aldi honek ez du onurarik ekarri Espainiar esparrurako, Europako kideak begira egon direlako. Eta gutxiago, guri interesatzen zaizkigun gaietan, hau da, erregioen parte hartzea europar gaietan, subsidiariotasun printzipioa, edo Euskadiren kasuan, presentzia propioa eta garrantzitsua izatea seihilekoaren agendan. Garrantzizko ekitaldi bakarra ospatu da hemen, hau da, Donostian Industria eta Berrikuntza Ministroen artean izan zen bilera.
  • 9. Laburbilduz, zarata asko baina emaitzarik ez espainiarren seihileko honetan. Beste behin ere ikusi izan dugu errezeta politiko zaharrak- kasu honetan espainiar sozialismoarena- ez direla Europak behar dituenak. Horregatik amaitu nahi dut, hasi dudan modu berean: gure babes osoa ALDE taldeari, Europari bidea ireki ahal dion mugimendu politikoa delako, Europa batu eta federala, guk bete-betean sinesten dugun Europa. Verhofstadt lagun maitea, gure babes osoa duzu, eta arrakasta politikorik gorenenak opa dizkizugu, hori ere Europaren arrakasta izango delako.
PARTEKATU