URTE BETEAN INOREN ATZETIK IBILI DEN GOBERNUA
Lopezen Gobernuaren ibilbidea aztertzeko orduan, ageri ageriko dugun errealitatea dago: Euskadi, orain dela urte bete baino okerrago dago.
Euskadi, duela urtebete baino ahulagoa da:
Arlo ekonomikoan, atzera egin dugu.
Autogobernuak ez du aurrera egin.
Eta , arlo politikoan aurrera pausurik ez.
Egoera honetara iristeko arrazoiak hainbat izan daitezke aipaturiko esparruren batean, baina ezin dugu ukatu Gobernu honek bere ardurak dituela. Gure ikuspuntutik, ardura hau oso handia da; horixe izan da Euskadin azken urte betean eragilea aldatu den esparru bakarra.
Gobernuaren balantzea txarra da Euskadi objetiboki begiratuta, okerrago dagoelako.
Eta okerrena da Gobernu honek ez duela egoera honi aurre egiteko gogorik edo indarrik erakusten .
Agerian dago Euskadik ekonomia arloan eman duen atzera pausua.
Euskadi , arlo ekonomikoan, duela urtebete baino okerrago dago.
2009ko ekainean 116.098 langabe zeuden. Aurtengo apirilean dira 134.300 . Langabeziak % 16 ko igoera bizi izan du hamar hilabetetan.
Urte betean hamar aldiz biderkatu da Gobernuaren zorpetzea. Eta gainera, lehenbizi, zor honen zati bat funtzionamendurako erabiltzen da eta ez inbertsioak egiteko.
Ondorioz, Euskadi maila bat beheratu da kaudimen kalifikazioan. Euskadik kreditua galdu du.
Gainera Gobernuak geldotu egin ditu etorkizuneko garapen ekonomikorako ezinbesteko apustuak: berrikuntza eta euskal enpresen nazioartetzea.
Euskal autogobernuak ez du aurrerako pausurik eman.
Gobernuak ez du irakurri urte osorako egin gabe dauden transferentzien eta urte honetarako lehentasunen inguruko Zubia txostena.
Enplegurako Politika Aktiboen transferentzia- zerbait ezkutatzen ari direlako ez bada - geldituta dago. Gobernuak sarritan aipatu du EAJ-PNVk betoa ezartzeko duen eskubidea, baina kontua da oraindik ez dugula transferentziaren karpeta ezagutu. Gobernuak ez ditu bere lanak egin.
Alor politikoa ere , lehengo tokian dago.
Gobernuak egutegi legegilea eta dauden egitasmoak ezagutzera eman dituen arren, ez du Ganberan lege egitasmorik aurkeztu.
Gobernuak ez du oposizioarekiko harreman politiko egonkorrik mantendu, eta gai politikoak alde batera baztertu ditu alderdi politikoekin izan dituen harremanetan, PP alderdiarekin Aldaketa Demokratikoaren Oinarriei jarraipena egiteko egin ditzakeen elkarrizketak salbu.
Gobernuak ez du funtzionatzen, ez du aurrera egiten.
Gobernua ez da lan taldea, aldaketa nabarmenak izan dira bi asterik behin. Eta orain aldaketa berriak prestatzen ari da udarako. Ez du barne konfiantzarik.
Gobernuak itxurako jarduerak antzeztu ditu; besteak beste, igaro den udan krisiari aurre egiteko Erakunde arteko Batzordeak. Uda berean sortu, behin bildu eta bertan behera utzi ziren. Eta gaur egunera arte, ez dago ezer berririk.
Edo bestela, “ Euskadi gehiago”, agindu egin zuten irailetik aurrera 10.000 lanpostu sortuko zituztela. Ez dugu gehiago azaldu behar.
Zein izan da EAJ-PNVk urte honetan Gobernuarekiko mantendu duen jarrera?
Egoera, hauteskunde autonomikoak baino urte bete lehenago ezagututa , jarrera baikorra mantendu izan dugu. Zazpi aldiz, ekimena hartu dugu Alderdi Sozialistarekin, baina harreman honetan ez dugu ez elkarrekikotasunik ez jarraipenik lortu izan.
Gobernua beti inoren atzetik
1.- PSErekin izan genuen lehen topaketa 2009ko martxoan izan zen.
Guk deitu genuen, baina egia esanda, ez zen bilerarik izan; hasteko momentuan esan ziguten PP alderdiarekiko hitzarmen desegin ezina zutela. Ez zegoen beste aukerarik, aukera bakarra gutxieneko Gobernua eta PSE-PP hitzarmena.
Ordutik , ez da halako bilerarik egin Euskadiko bi alderdi nagusienen artean.
2.- Bigarren topaketa 2009ko ekainean egin zen.
Lehendakariari, legegintzaldirako lehentasun dekalogoa aurkeztu genion. .
Lópezek deitu gintuen baina “ paper zuriarekin “ hartu gintuen ezta ez dugu gure planteamendu hari emandako erantzunik jaso.
3.- Udan, Egonkortasunerako Ituna planteatu genuen ardatz politika batzuen inguruko ekimenak gauzatzeko eta 2010erako erakunde aurrekontu guztien onarpena ahalbidetzeko xedez.
Gure alderdiak hartutako eta garatutako ekimena izan zen.
4.- Udazkenean, PSOErekin negoziatu genuen Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzea. Aurretik,Kontzertu Ekonomikoaren “ blindatzea” eta Arabako Aldundiari 465 euroko zorra ordaintzea lortu genuen; eta horrekin batera “ gardentasun” ituna ere erdietsi genuen Enplegurako Politika Aktiboen transferentziaren inguruan. Horrekin guztiarekin batera , eta Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko negoziaketan bertan, 85 milioi euroko kopurua lortu genuen Euskadiko ikerketa eta garapen egitasmoetan inbertitzeko.
Orduan ere, ekimena gurea izan zen eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera axolagabekeria eta destainaren artean zabunkatu zen.
5.- Udazkenean ere, Euskadiko Aurrekontuari eman ahal genion babesa negoziatzen saiatu ginen. 249 zuzenketa aurkeztu genizkien aurrekontu partidei eta 15 zuzenketa artikuluei.
Gure zuzenketa guztietatik, bat ere ez zen onartu; ondorioz ezin izan genuen babestu.
6.- Lehendakariarekin izan genuen hurrengo topaketa, aurtengo urtarrilean izan zen. .
Bere deialdiari erantzuna emateko, lan egutegia prestatu genuen eta horren barruan helburuak eta lehentasunak.
Ulertezina ematen duen arren, gure planteamenduak ez du inolako erantzun formalik jaso eta ez dira martxan jarri Lopez Lehendakariak aurkeztu zuenerako prozesuak ere.
7.- Eta azkenik, duela aste bi harremanetan jarri nintzen Lehendakariarekin EAJ-PNVk bakerako hezkuntza egitasmoaren inguruan akordioa erdiesteko egiten duen proposamena azaltzeko. Eta, lan batzordea eratzea adostu dugu.
Eta aldi horretan, 2.310 ekimen aurkeztu ditugu legebiltzarrean.
Gaiak ugariak eta garrantzizkoak izan dira
-Euskal produkzio ehunari eustea eta teknologia, sorkuntza eta ikerketa esparruak sustatzea
-Azpiegitura estrategikoak, batez ere trenbidea, metroa eta aire bidezko garraioa
-Nazioartean Euskadiren eta bere ehun ekonomikoaren kokapena sendotzea.
-Euskara, hezkuntza politika eta heziketaren kalitatea sustatzea.
-Lana
-Terrorismoak eragindako biktimei babesa ematea eta giza eskubideen defentsa.
-Ertzaintza sendotzea eta garatzea
-Oroimen historikoa
-Erakunde arteko Lankidetza
-Hobekuntzak osasun arloan, nekazaritzan, merkataritzan ,turismoan eta familiei laguntzeko egitasmoetan.
-Gernikako Estatutuaren betepena, egin gabe dauden transferentziak eta bere eskumen gaitasuna Eusko Legebiltzarrean ezarri zen moduan.
-Gure marko juridikoaren egokitzapena
Eta Gobernu egitasmoa aurkeztu beharraren inguruan
Gobernuak ez du inoiz ekimena hartu. Aurreko Gobernuak abian jarri zituen egitasmoak geldotu egin ditu gero martxan jartzeko. Ondorioz, atzeratu egin ditu eta kostea biderkatu. Eta, AHT moduko gaiez ari naiz.
Oinarrizko adostasunak apurtu ditu, besteak beste hezkuntza moduko gai garrantzitsuen inguruan. Hirueletasuna izena eman dioten gauza bat atera dute Euskara baztertzeko xedez. Hezkuntza Erkidegoak gutxienez hiru hizkuntza ezagutzeko proiektuan urteak eramango ez balitu bezala.
Gure garapenaren ikurrak mesprezatu eta zikindu dituzte , eta Guggenheim museoaz ari naiz.
Herri honetako gutxiengo batentzat gobernatzeko helburua duen Gobernua osatu dute. PSE-PP arteko hitzarmenak ezin du besterik egin. Hitzarmenezko ezkontza, eta horretaz ondo jabetu dira ezkontide biak.
Gobernuak ez du erantzunik ematen. Kasu guztietan joan dira gure planteamenduen atzetik.
Guk jarrera baikorra mantendu izan dugu, baina tentsiorik gabeko Gobernua dugu. Gobernuak berak eskatu zuen erakundeen arteko zintzotasunari ere ez zaio erantzun.
Egitasmorik gabe sortu zen, ez du egitasmorik eta gertakarien atzetik dabil herrenka.
Euskadik atzera egin du, duela urte bete baino okerrago dago. Barkatuko didazue, baina Euskadin hobetu den gauza bakarra oposizioa izan da. Ekintzaileagoa da, krisi ekonomikoari erantzuna emateko lehentasuna jarri du eta eraikitzaileagoa da. Eta gure helburuak hemen , Madrilen eta munduan defendatzeko prest dago. Gobernu honek ez du halakorik egiten.
Euskadin ez da urte betean aurrera pausurik eman.
Ez da adostasun berririk eman.
Ez dute aurrera egin ez ekonomiak ezta autogobernuak ere.
Gobernuak baieztatu du lasai dagoela, baina gu ez gaude lasai, gizarte moderno eta irekietan aurrera egiten ez duenak atzera egiten duelako, bere tokia galtzen duelako.
Euskadik atzera egin du egitasmorik ,ilusiorik eta buruzagitzarik ez duen Gobernuarekin.
Euskal gizarteak ez nahiko borobila eman dio Gobernuari, igaro den urteko emaitzak ezkorrak izan direlako.
Euskadi duela urte bete baino okerrago dago. Eta okerrena dena, Gobernuak ez du ekimenik, bere ardura hiru hitzetara mugatzen da: Aldaketak, Komunikazioa eta Atsegintasuna.
Eta atzerakada ospatzeko, Lopezek festara gonbidatu du Rz. Zapatero.
Inprobisazioa, ziurgabetasun ekonomikoa eta azterakada politikoa gauzatzen duen Zapatero hain zuzen.
Espainiak % 20ko langabezi tasa gainditu du, Europako errekorra da. Neurriz kanpoko zorpetzea du, hori ere Europako errekorra. Maila batzuk galdu ditu kaudimenean eta alferrik galdu du europar presidentzia aldia.
Zapatero ez da gutxieneko adostasuna erdiesteko gai, denek eskatzen dituzten egiturazko neurri ekonomikoak hartzeko.
Baina gu konbentzituta gaude Herri hau ezin dela geldirik geratu eta horretarako konpromisoa hartu dugu. Guztion laguntasuna behar du, eta batez ere herri honetako alderdi nagusiaren babesa.
Errazena da krisia erabiltzea ezer ez egiteko. Errazena da Rodriguez Zapatero egiten ari dena egitea.
Edo , Lopez Lehendakariaren Gobernua egiten ari dena.
Ezin da onartu sailburu bakoitzari bururatzen zaizkion ideia eta proiektuak Plan izenarekin baina egitasmorik gabe aurkeztea. Gobernatzea ez da ideia lehiaketa kudeatzea.
Horrek norabidea galtzera eramaten du, inprobisaziora, betiko amateur izatera...
Baina batez ere, erakundeek beren ospe ona galtzen dute, ekimen batzuek lotsaria eragiten dutelako.
Horiek dira Gobernu Egitasmorik ez izatearen ondorioak.
Euzko Alderdi Jeltzaleak, lanean jarraituko du. Gure ustez, Gobernuaren huts egitea izan da krisialdi garai honetan Bizkortze Ekonomikorako Egitasmoa kendu izana. Egitasmo horrek Gobernua , aldundiak eta udalak biltzen zituen herri honetarako ekimen ekintzaileen inguruko adostasunak lortzeko.
Hori dela eta, krisi egoera honetan, ezinbesteko jotzen dugu antzeko tresna bat bultzatzea, HERRI POLITIKEN EUSKAL BATZORDEA izan litekeena.
Honakoa, etorkizuneko Udal Legerako ekarpenean sartu dugun erakundea da, baina lehenago ere sortu ahal da.
Topagunea izango da, EAEko inbertsio nagusiak eta arlokako politiketarako lehentasunak eta jarduera lerroak zehazteko eta koordinatzeko.Gure proposamena da Herri Dirubideen Kontseiluaren antzekoa izatea eta horretan ere hiru erakunde mailak izatea.