Olabarria: “Presidente ordea gezurretan ari da, baina inor ez du engainatuko; denok dakigu zein den
03Otsaila
2010
03 |
EBBren agiriak

Olabarria: “Presidente ordea gezurretan ari da, baina inor ez du engainatuko; denok dakigu zein den

Olabarria: “Presidente ordea gezurretan ari da, baina inor ez du engainatuko; denok dakigu zein den
Otsaila 03 | 2010 |
EBBren agiriak

Emilio Olabarria EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen diputatua eta Enplegu gaietarako bozeramaleak Chaves presidente ordeari eskatu dio "gezurrak alde batea utz ditzala". Enplegurako Politika Aktiboen transferentziaren inguruan hitz egiterako orduan. Olabarriak adierazi duenez "Euskadin ez dute inor gehiago engainatzen, dagoeneko denek dakite nor  den Euskal Gizartean transferentzia hori ez izatearen erruduna".

Emilio Olabarriak Manuel Chavesi entzun ondoren esan duenez "inork ez du sinistuko EAJ transferentziaren atzerapenaren erruduna dela". Olabarriak "lotsagarri" jo du Espainiar Gobernuko presidente ordea " Euskadira mezu horrekin etorri izana".

 

Euskal diputatuak Manuel Chavesi eskatu dio "hemen eta oraintxe bertan eser dadila transferentzia hori behin betiko gauzatzeko". "Gertatzen dena da -gaineratu du-  berak ondotxo dakiela guk ez dugula Gernikako Autonomia Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoa beteko ez dituen eskumenik onartuko, eta nahiago du gezurretan aritzea transferitu nahi dutena aitortu baino lehen".

 

Horrela ba, Emilio Olabarriak Patxi Lopez lehendakariari eskatu dio "berak ere ez dezala  gure autogobernurako tresnek ezartzen dituzten baldintzetatik kanpo dagoen halako eskumenik onartu " . Bestela egiten badu " Espainiar Gobernuaren konplizea ez ezik, gure gizartearen eskubideak gutxiestearen erruduna ere izango delako".

 

Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzalearen Enplegu gaietarako bozeramaleak gogoratu duenez "Politika aktiboak tresnarik eraginkorrenak dira langabeziaren kontra egiteko, eta hori da bahitu diguten eskumena". Gaineratu duenez "orain, inoiz baino gehiago, transferentzia hori aldarrikatu behar dugu, langabezi tasa hain larria den une honetan". 

PARTEKATU