Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak neutroi iturriaren inguruko informazioa eskatu du
03Otsaila
2010
03 |
EBBren agiriak

Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak neutroi iturriaren inguruko informazioa eskatu du

Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak neutroi iturriaren inguruko informazioa eskatu du
Otsaila 03 | 2010 |
EBBren agiriak

Jose Ramon Beloki Kongresuko Euzko Abertzaleak taldean Zientzia eta Berrikuntza gaietarako bozeramaileak Ganberan aurkezteko idazkia egin du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari "Cristina Garmendiak 2009ko abenduaren 9an Euskal Herriko Unibertsitateko Parke Zientifikoan  (Leioa)  ofizialki aurkeztu zuen Neutroi bidezko Europar Espalazio Iturriaren inguruan dauden datuak, txostenak eta agiriak eskatzeko.

Belokik baieztatu duenez, berak ez du egitasmo honen inguruko inolako datu ofizialik "nik dakidan gauza bakarra da komunikabideetan irakurri dudana, eta gauzak honela izateak oso urrun uzten dute nire Legebiltzar taldeari zor zaion zintzotasun eta begirunea". Belokik gogoratu duenez "gu geu izan ginen gai hau egutegian kokatu genuenok eta lan handia egin dugu instalazio hau Euskadin  egon dadin".

Zientzia eta Berrikuntza gaietarako bozeramaile jeltzaleak aditzera eman duenez "benetan kezkatuta nago, gaur egun ez daukadalako argi han zer egingo den, ez dakigu instalazio hori zertara dedikatuko ote den eta Suediako egoitzarekiko zer nolako lana egingo ote den". Adierazitakoaren kariaz "ahalik eta gardentasunik handiena "eskatu du egitasmoaren gaineko informazioa emateko orduan" egitasmo osoa isiltasun kutsu batez inguratuta dago eta horrek adierazten dit  ez direla atzeko guztia kontatzen ari".

PARTEKATU