Jose Maria Gonzalez Zorrilla legebiltzarkideak bere eserlekua utzi du Eusko legebiltzarrean
02Otsaila
2010
02 |
EBBren agiriak

Jose Maria Gonzalez Zorrilla legebiltzarkideak bere eserlekua utzi du Eusko legebiltzarrean

Jose Maria Gonzalez Zorrilla legebiltzarkideak bere eserlekua utzi du Eusko legebiltzarrean
Otsaila 02 | 2010 |
EBBren agiriak

Legebiltzar jarduera hamaika urte ondoren, José María González Zorrillak agur esan du eusko legebiltzarkide gisa

  

Lau legealditan zehar, bere jardunbide politiko gehiena Industria, Merkartaritza eta Turismo arloetan zentratu du -arlo honetako Legebiltzar Batzordeko lehendakaria izanik- Euskadi modernoagoa eta oparoagoa izateko. Horretarako, hainbat plan bultzatu ditu: gainbeheran dauden eskualdei zuzendutako Suspertzeko Planak, energia berriztagarrien eta haize-energien planak eta baita beste ekimen batzuk papergintza eta aeronautika moduko sektoreetan.

Bere legebiltzar ibilbidean, baita ere esfortzuak jarri ditu aniztasuna eta pluralitatea bultzatzeko EITBko Legebiltzar Kontrolerako Batzordeko idazkari gisa. Era berean, Bateraezintasun Batzordearen lehendakaria izan da.

 

Bere legebiltzar jardueran, José Mª González Zorrillak hizlari gisa parte hartu du hainbat lege proiektutan, Euskal Industria, Euskal Trenbidea, Euskadiko Garraioa, Merkataritza Jarduera, Garraio Publikoa, Hirikoa eta Herriz Kanpokoa eta arautza dituzten legeetan. Halaber, Ekonomia eta Ogasun Batzordean eginkizun garrantzitsua izan du. Horrekin batera, zenbait Plan Estrategikoren idazkeran parte hartu du, hala nola, Lehiakortasun, Berrikuntza, Energia, Azpiegiturak eta Garraioena eta baita ere parte hartu du Donostialdeko, Arabako eta Bilboko trenbide-sarei buruzko hainbat proiektutan.

 

Egungo legealdian, EAJko Industria, Merkataritza eta Turismoko bozeramailea izan da.

 

Bere legebiltzar ibilbidearen laburpen gisa, González Zorrillak baieztatu du bere lana "euskal gizarteari irtenbideak, aukerak eta gaitasun berriak ematera zuzenduta egon dela". Era berean, adierazi du "erabateko konfidantza izaten jarraitzen duela EAJrengan, berauren proiektuarengan eta alderdiak daukan eginkizun politikoarengan, egun, euskal gizarteak bizi dituen erronkei eta arazoei aurre egiteko".

 

Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Taldean, José María González Zorrilla ordezkatuko duen pertsona Josune Gorospe Elezkano da. Legebiltzarkide berria
-euskalduna dena- Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua eta Enpresa-zientzietan diplomaduna da.

PARTEKATU