"Hau da inakzioaren eta hausnarketaren Kultura Saila eta Eusko Jaurlaritza". Haserre hitz hauekin EAJko Leire Corrales legebiltzarkideak Kultura sailburuari, Blanca Urgelli, zuzendu zaio Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Gazteria Batzordean egin duen agerraldian, Eusko Jaurlaritzaren txosten batzuk aurkezteko, Guggenheim-Urdabai Museoari buruzkoak. Agerraldiak agerian utzi ditu Urgellek zuzentzen duen arloaren hainbat kontraesan berri, zeinek aitortu du "abenduaren 16an hitz egin zuen txostenei buruz, informazioak baino ez zirela"; "proiektuaren inguruko eztabaida lasaia eskatzen du, baina aldi berean, ez du beraren aldeko aposturik egiten"; "Euskadin Guggenheim markarengan konfidantza duela esaten du, eta ordea, Urdaibaiko proiektuari aplikatzen dionean Guggenheim frankiziatzat jotzen du", Leire Corrales Gotik, Kultura arduraduna den legebiltzarkide jeltzaleak xehatzen du.
Gaur goizean, Kultura eta Gazteria Batzordearen agerraldian, Blanca Urgell sailburuak aitortu du abenduaren 16ko Batzordean txostenei buruz hitz egin zuenean, "zehatzak izateko"-sailburuak hitzez hitz esandakoa-, informazioak terminoa erabili behar zukeen. "Gure taldeari larria iruditzen zaio sailburuak informazioei kasu egin izana eta ez burututako eta egiaztatutako txostenei. Kultura Sailak ez du interesik adierazten ezta aurrerantz egiten uzten ikuspuntu guztietatik baikorra den proiektu batean, hala nola, ikuspuntu ekonomikotik, kulturaletik, jasangarritik, eta enpleguaren aldetik..., Busturialdearentzat, Urdaibairentzat, Bizkaiarentzat eta Euskadi osoarentzat".
"Lasaitasunari" dagokionez, Kultura eta Gazteria sailburuak, Blanca Urgellek deritzonari Guggenheim-Bilbao proiektuari aurre egiteko, Corrales Goti ondorengoarekin bat dator: "lasaia bai, baina betierekoa ez. Berriro ere diot hau dela inakzioaren eta hausnarketaren Kultura Saila eta Eusko Jaurlaritza. EAJk badaki Euskadirako zein kultura ereduren aldeko apostua egiten duen, bitartean PSEk itxaron du Eusko Jaurlaritzara iristera zein ereduren aldeko apostua egingo duen pentsatzeko. Hau da gertatzen dena gobernatzeko programarik ez dagoenean".
Guggenheim markari dagokionez, euskal taldeak dio "harrigarria dela Euskadi mapan kokatu duen marka zalantzan jartzea, zeinak bisitariak, kongresuak, hotelak ekarri ditu...; lehen ezagutzen ez genuen adinako nazioarteko arreta baikorra ekarri du. Guggenheim efektua mundu osoan aitortzen da eta hiriko, kulturako eta ekonomiako birsorkuntzako arrakasta kasu gisa aurkezten da. Zergatik alderdi sozialistak betidanik zalantzan jartzen du? Guggenheim Bilbao euskal marka bat da, horrela ezaguna da Europan zehar, ez da frankizia bat, sailburuak etengabe dioen legez".
Eskatzen du sailburuak bakarmena eska dezala Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean
EAJk egin duen gogoramenari jarraiki, adituek Guggenheim-Urdaibai proiektuari aitortu dizkioten arrakasta faktoreen inguruan, eta proiektuaren helburuen inguruan, -estrategia, kultura, jasangarritasuna, berrabiada ekonomikoa, enplegua, bideen hobekuntza...-, Leire Corrales Goti eusko legebiltzarkideak sailburuari eskatu dio barkamena eska dezala Guggenheim Bilbao Museoaren ingurumeneko txostenen aurrean barregarri agertzeagatik. "Aditzera eman du orrialde multzo bat dela ia edozeinek egin zitzakeenak".