EAJk lehendakariari galdetzen dio bere zaintza funtzioetatik bajan dagoen zaintzaile kopuru zehatzar
01Otsaila
2010
01 |
EBBren agiriak

EAJk lehendakariari galdetzen dio bere zaintza funtzioetatik bajan dagoen zaintzaile kopuru zehatzar

EAJk lehendakariari galdetzen dio bere zaintza funtzioetatik bajan dagoen zaintzaile kopuru zehatzar
Otsaila 01 | 2010 |
EBBren agiriak

Euskal atunontziek Indiako Ozeanoan jasandako pirateriaren inguruko gertakarien eta Alakranaren bahiketaren ostean, Patxi Lópezek iragarri zuen,  Eusko Jaurlaritzak euskal atunontzien zerbitzura jarritako segurtasun-pribatuko kostuaren %25a ordainduko zuela.

Etengabeko eta izugarrizko pirateriaren inguruko gertakariak; Alakranaren moduko bahiketak; ontzietan zaintza kontratatzearen beharra; Lehendakariaren konpromezua aireko segurtasun-pribatuaren kostuaren %25a ordaintzeko; eta hainbat zaintzaile bajan hainbat arrazoirengatik. Urak ez datoz bere onera euskal atunontzientzat Indiako Ozeanoan, eta horretaz jabetuz, Eusko Abertzaleak Taldeko legebiltzarkideak, Arrantza arloko arduradunak, Unai Rementeria Maizek idatziz erantzuteko galdera bat egin dio Lehendakariari bere funtzioetatik bajan dagoen zaintzaile kopuru zehatzari buruz, eta Patxi Lópezek Legebiltzarrean iragarritako segurtasun-pribatuko kostuen %25aren abonuari buruz.

Euskal atunontzien zaintzari dagokionez, EAJk Eusko Jaurlaritzari galdetzen dio ea informaziorik daukan atunontzietako zaintza-lanak utzi dituen zaintzaile kopuruaren inguruan; eta ea horretarako emandako arrazoiak ezagutzen dituen; eta Gobernu Espainolak zer ekintza konkretu egin dituen Seychelleseko Gobernuak euskal atunontziak defendatzeko zaintzaile armatuak sartzeari buruz emandako ezezkoari irtenbidea aurkitzeko.

 

Indiako Ozeanoan, euskal atunontziek kontratatutako segurtasun-pribatuaren kostuen %25ari dagokionez, galderak ondokoaren ingurukoak dira: ea zenbatekoa den esleitutako diru-kopurua, eta ea zein den %25eko gastuei aurre egiteko 2009ko aurrekontu partida; ea zein den 2010erakoa; ea noiz aurreikusita daukan 2009. urteari dagozkion ordainketak gauzatzea, eta ea zein den laguntza hauen onuradunei eskatzen zaien administrazio-izapide zehatza.

PARTEKATU