EAJk hiru ekimen aurkesten ditu osasun-zerbitzuak eta gaixoen arreta hobetzeko
27Urtarrila
2010
27 |
EBBren agiriak

EAJk hiru ekimen aurkesten ditu osasun-zerbitzuak eta gaixoen arreta hobetzeko

EAJk hiru ekimen aurkesten ditu osasun-zerbitzuak eta gaixoen arreta hobetzeko
Urtarrila 27 | 2010 |
EBBren agiriak

Eusko Alderdi Jeltzaleak sustatutako ardurazko oposizioko politikaren barnean, Legebiltzar Taldeak hiru Legez Besteko Proposamen aurkeztu ditu Euskal Osasun-Sistema mundu mailan erreferente bat izateko, azken hamarkadetan izan den moduan.

Lehenengo ekimenean, ¨Osasun eta Kontsumo Sailari eskatzen zaio Foru Aldundiekin lankidetzarako protokoloak ezar ditzala osasun- eta gizarte-zerbitzuak lankidetzan jartzeko; eta batzuen eta besteen ardurak hitzartzeko; dagokien erakundeek haurren osasun-mentaleko beharrei modu koordinatu eta egokian aurre egin diezaieten.¨ Halaber, eskatzen da Osasun eta Kontsumo Sailak, Legebiltzar honetako Legebiltzar Taldeei akordio hauen berri eman diezaien.

Eider Mendoza legebiltzarkideak azaldu duen moduan, ¨ tamalez, gero eta adingabe gehiago dago  zerbitzu bikoitz baten beharrean, beren babeserakoa eta atentzio psikiatrikoarena. Ezinbestekoa da, beraz, osasun-sistemaren eta gizarte-zerbitzu espezializatuen arteko lankidetza.¨ Zentzu honetan, azaldu du zenbait gaixotasun mentalek, hala nola, indarkeriazko jarrerak dituztenak, gizarte arazoak sor ditzaketeela. ¨Eta problematika honi guztion artean egin behar zaio aurre¨; zeren eta, ¨ ezinezkoa da Gizarte Zerbitzuek bakardadean egoera honi aurre egitea, adingabe hauen arretan, ospitalizazioaren, Eguneko Ospitalearen edo diagnosi laguntzen, eta abarren inguruko beharrak sor daitezkeelako¨, gaineratu du.

Bere aldetik, Fátima Ansotegik Legez besteko proposamen bat aurkeztu du Zainketa Aringarrietarako Baliabideen Gida egiteko. Proposamen horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari eskatzen zaio , 6 hilabeteko epean, Zainketa Aringarrietarako Baliabideen Gida egin eta bana dezala, EAEn gaixoentzako, profesionalentzako eta kaltetutako familientzako, eskura dauden baliabideak biltzeko.

¨Pertsonek, bere bizitzako azken fasean, eta bere oinarrizko laguntzek, senideek-zaintzaileek, arreta osoa eta orokorra eskatzen dute; gaixoa eta bere familia egoera latz honi egokitzea errazteko, eta sufrimendua, ahal den neurrian, arintzea lortzeko. Sufrimendu osagarriak ekiditzea da helburua¨, legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du. Eta euskal Osasun Publikotik eskaintzen diren zainketa aringarriak osatzeko,- Osasun eta Kontsumo sailaren ¨lehentasuna¨ izaten jarraitu behar direnak-, komenigarritzat jotzen du¨ erabiltzaileei eskura dauden baliabideak ezagutzera ematea, bai zainketen euren aplikazioari dagokionez, bai gaixoen eta euren familien orientabideari dagokionez; kasu bakoitzaren araberako aukerarik egokiena aukeratzerakoan.¨

Aurkeztutako hirugarren ekimenean, Osasun eta Kontsumo sailari eskatzen zaio, 8 hilabeteko epean, Euskal Osasun Publikoan erabiltzen diren laguntza bidezko ugalketarako teknikei buruzko eta teknologia berriak ezartzeak ekar lezakeenaren inguruko ikerketa bat egin dezala. Era berean, ikerketak barne hartuko du EAEn dauden zerbitzu hauen eskaera eta erabiltzaileentzako lehentasun moten sistema. ¨Eta ateratzen diren ondorioak erabiliko dira gure Osasun-Sistemak behar dituen hobekuntzak diseinatzeko, laguntza bidezko ugalketaren arloan¨, Eider Mendozak adierazi du.

PARTEKATU