Jose Ramon Beloki
21Urtarrila
2010
21 |
EBBren agiriak

EAJ-PNVk Industria Ministroak hondakin nuklearretarako biltokia non kokatuko duen argitzea eskatu du

Jose Ramon Beloki
Urtarrila 21 | 2010 |
EBBren agiriak

Jose Ramon Beloki EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldearen diputatuak  Miguel Sebastian Industria Ministroak hondakin nuklearretarako  Aldi baterako Biltoki Zentralizatua sortzeko dituen asmoak  eta Ministroen Kontseiluak ( 2009ko abenduaren 23an) zentral nuklearretarako araudia modifikatzearen gainean hartutako erabakia azaltzea nahi du. 

Euskal Diputatuak azaldu duenez " Espainiar Gobernuaren egitasmoetako xehetasun guztiak jakin nahi ditugu, ozen esandako sekretua baita gai nuklearraren inguruan egiten duen jarduera zentzu guztietan hobetzekoa dela "

 

José Ramón Belokik funtsezko jotzen du Miguel Sebastianek azalpenak ematea " denon artean eztabaida dezagun hondakin nuklearrak gordetzeko biltegiarekin eta orokorrean politika nuklearraren inguruan Gobernuak egingo duena". Gogora ekarri duenez " 2004ko abenduan gai hau jorratzeko txostena egin genuen eta  Gobernuak Estatu barruan halako biltokia egiteko behar bezalako irizpideak ezarri behar zituela esan genuen". Horren ostean, 2006 urtean " Kongresuan Ez Legezko Proposamena egin zen eta hondakin nuklearrak gordetzeko tokia  izendatzea  eta hori egiteko politika publikoak ezartzea eskatzen genuen"

 

Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Batzordean Industria Ministroaren ezohiko agerraldiaren aldeko botoa emango du, bere egitasmo nuklearrak argi ditzan.

PARTEKATU