Euzko Abertzaleak taldeak etxeko langileen eskubide eta gizarte babesaren hobekuntza proposatu du
13Urtarrila
2010
13 |
EBBren agiriak

Euzko Abertzaleak taldeak etxeko langileen eskubide eta gizarte babesaren hobekuntza proposatu du

Euzko Abertzaleak taldeak etxeko langileen eskubide eta gizarte babesaren hobekuntza proposatu du
Urtarrila 13 | 2010 |
EBBren agiriak

Emilio Olabarria  Enplegu eta Gizarte Segurantza arloko Euzko Abertzaleak taldeko diputatu bozeramaileak etxeko langileen eskubideak eta gizarte babesa hobetzeko Ez Legezko Proposamena aurkeztu du gaurkoan Diputatuen Kongresuan. EAJ-PNV taldeak langile hauek Aseguru Sozialaren Erregimen Orokorrean sartzea proposatzen du.

Proposamen honen bidez diputatu jeltzaleak langile hauen lan eta gizarte egoera hobetzea bilatzen du; eta, era berean, etxeko sektore honetan dagoen azpi ekonomia azaleratzea.

Olabarriak azaldu duenez etxeko langile gehienak  oso  lan egoera txarretan  egiten dute lan, une honetan ez baita derrigorrezkoa Aseguru Sozialean alta ematea kontratua asteko 18tik beherakoa bada. Halaber, langile hauek Erregimen Berezian egiten dute eta ez Aseguru Sozialaren Erregimen Orokorraren gainean. Olabarria , langile hauek Erregimen Orokorrean sartzea proposatu du egiten duten zerbitzua garrantzizkoa delakoan.

PARTEKATU