Jose Ramon Beloki Diputatuen Kongresuan Sustapen gaietarako EAJ-PNVren bozeramaileak Jose Blanco Sustapen ministroari eskatu dio "zehetasun osoz azal dezala" nola geratuko ote diren Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Noaingo aireportuak, gaurko agerraldian "azalpen eskasa eta zehaztasunik gabea" eman duelako. Belokik azaldu duenez "ez dakit legegintzaldiaren amaierarako nola geratuko ote diren euskal lau aireportuak, hauetako batean "denetan edo inongo kasuan ordezko sozietaterik eratuko ote den edo bestelako ereduren bat aukeratuko ote den"
Diputatuen Kongresuan ospatu den Sustapen Batzordean Jose Ramon Belokik bere zalantzak azaldu ditu "ez dakigu nork eta nola erabakiko ote duen zer ote den interes orokorreko aireportua izatea, zeintzuk izango diren eta zeintzuk ez". Zentzu berean, oraindik ez daki Jose Blancok azaldutako "altua edo bolumen bereziaren arteko lerroa non egongo ote den" eta "nork erabakiko ote duen zer den bolumen altua edo aire bidezko garraio berezia, kopuru zehatzik ote dagoen ala zuk era arbitrarioan aukeratutako zenbakia izango ote den". Euskal diputatuak aditzera eman duenez "nire zalantzak ditut legegintzaldi honen amaieran izango dugun egoeraren gainean eta zuk dezentralizazio izenarekin deitzen duzun horren inguruan"
Horrela ba, Euskal Diputatuak Sustapen Ministroari bere zalantzaren berri eman dio "nola beteko ote duzu Konstituzionaltasun blokea? Estatuak aireportuen inguruan dituen eskumenak eta Autonomia Estatutuetan ezarritako eskumenak uztartu behar dituzu, orain arte bete ez diren eskumenak hain zuzen; ala, oraingoan bai?"