Patxi López-ek gezurra esan dio Eusko Legebiltzarrari ELArekin sinatutako akordioari buruz
31Abendua
2009
31 |
EBBren agiriak

Patxi López-ek gezurra esan dio Eusko Legebiltzarrari ELArekin sinatutako akordioari buruz

Patxi López-ek gezurra esan dio Eusko Legebiltzarrari ELArekin sinatutako akordioari buruz
Abendua 31 | 2009 |
EBBren agiriak

Lehendakariak Legebiltzarrean esan du Jaurlaritzako 70.000 funtzionarioek norberak hartzeko sei egun libre gehiago izango dituztela, baina akordio horrek ez duela "inolako eragin" ekonomikorik izango. Bada, egun berean, Ogasuneko sailburuak idatzizko erantzun bat sinatu zuen eta idazkian aitortzen zen erabakiak 2010. urtean 3,5 milioi euroko kostua ekarriko duela eta, ondorioz, 2011. urtean eta hurrengoetan 7 milioikoa -ezartzen den igoera gehituta-.

Ogasuneko sailburuak aitortu du akordio horren ondorioz 2010. urtean 3,5 milioi euroko kostu ekonomikoa izango dela. Izan ere, ELArekin sinatutako akordioan 3 egun ezarri dira 2010. urterako baina 6 egun 2011. urterako -betirako-; ondorioz, akordioak 7 milioi euroko kostua izango du 2011. urtean (KPIren igoera aplikatu gabe). Hots, bi urtetan 10,5 milioi euroko kostuaz ari gara. Eta, hain zuzen ere, Lópezek Legebiltzarrean akordioak "inolako eraginik" izango ez zuela baieztatu zuen egunean bertan sinatu zen aipatutako erantzuna.

Beste alde batetik, abenduaren 15ean Lópezen Gobernuak Ertzaintzaren aparteko orduak finantzatzeko partida 1,5 milioi eurotan gehitzea onartu zuela gogoratu behar da. Partida hori 4.808.100 eurokoa zen dagoeneko, eta orain arte inoiz ez zen gehitu.

Hori guztia krisi ekonomikoa bizi dugun garaian egin da.

PARTEKATU