EAJ-K Europar Batasunaren Espainiar Presidentziaren aurrean aurkezten dituen Proposamenak
13Azaroa
2009
13 |
EBBren agiriak

EAJ-K Europar Batasunaren Espainiar Presidentziaren aurrean aurkezten dituen Proposamenak

EAJ-K Europar Batasunaren Espainiar Presidentziaren aurrean aurkezten dituen Proposamenak
Azaroa 13 | 2009 |
EBBren agiriak

I. Finantza eta ekonomia krisialditik irteteko proposamenak  

1. Enplegua sortzeko ekonomiaren aldeko apustua egiten dugu. Ekonomia sistema lehiakorra, produktibotasun maila altuak mantentzen dituena, nazioartean zabalduta, europar gizarte ereduarekiko konpromisoa duena eta 2009ko amaieran Kopenhageko Gailurrean ingurumenarekiko onartuko diren erronkekin bateragarria.

2. Krisia gainditzeko bidean delako lehen seinaleak egiaztatu ondoren, eta zergak pizteko saihestu ezinezko politikek  defizit eta zor publiko gehiegizkoa eragin dutela ikusita, herrialdeek beren defizita bideratzeko egitasmoa aurkeztea babestuko dugu, apurka-apurka defizit muga Egonkortasun eta Hazkunderako hitzarmenean adostu zen  % 3ra hurbil dadin  eta  berreskuratze ekonomiko iraunkorra ez oztopatzeko xedez.
  

3. Europar estatuek finantza sistema arautua eta gardena, etikoa eta arduratsua eratzeko neurri koordinatuak hartzea babestuko dugu. 


 4. Finantza sistema gainbegiratzeko sistema gauzatzea proposatzen dugu, Europar Herrialde guztiak hartuko dituena eta  Europar Batasunetik kanpo dauden zerga paradisuen kontrako borrokan aurrerako pausua egingo duena. 

5. Hzkunza sistemaren kalitatea handitzearen aldeko apustua egiten dugu, lanbide kalifikazioen modernizatzearen alde eta etengabeko ikasketa sustatzearen alde, horiek direlakoan etorkizuneko enplegua eta ekonomia lehiakorra bermatzeko tresnak. 
  

6. Finantza transakzio espekulatiboetarako europar tasa babestuko dugu,  sistema ez arautzeagatik eta gainbegiratzeagatik, espekulazio hauek gizartearen gehiengoari eragiten dien kaltea kontuan hartuta. 
 

II.- Lisboa osteko Estrategia Berria

  1- Lisboako Estrategiaren berraztertzerako ezarri diren lehentasunetan oinarritutako "jakintzaren hirukia" sustatzea babesten dugu, hau da; heziketa, ikerketa eta garapena eta berrikuntza, enplegu sustapenean eta garapen jasangarrian  oinarritutako ekonomia lehiakorra sustatze aldera.


2. Europar Ikerketa Esparrua zabaltzearen alde gaude, ekonomia berdearekin lotutako eta abangoardiako teknologietan oinarritutako ekonomia ahalbidetuko duena eta langile kalifikatuak beharko dituena. 

 
3. Europar herrialdeen artean konpromiso lotesleak bilatzea proposatzen dugu, estrategia berrirako gidalerroak betetze aldera. Gobernu arteko funtzionamendurako ereduak ahalbidetu du adostutako helburuak ez betetzea, konpromiso eraginkorrik ez dagoelako.


4. Nazio eta erregioen parte hartze eta inplikazio zuzena babesten dugu estrategia berraztertu berriaren garapenak  gizartean eragin praktiko eta baikorrak izan ditzan, hurbiltasun instituzionalak eraginda.

 

III.- Garraio azpiegiturak indartzea

1. Ardatz atlantikoa sustatzea exijitzen dugu eta horren barruan Paris, Burdeos, Dax, Hendaia, Y trenbide, Valladolid eta Lisboatik datorren trenbidea lehenetsiz. 


 2. Itsaso-bideak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu Europa zeharkatuko duen Garraio Sare berria garatzeko markoaren barruan eta esparru atlantikoa indartuko duena. 
 

IV.- Politika bateratuak erronka globalen aurrean 

1.Energia: Energiarekiko dugun mendekotasuna kontuan hartuta, energiaren merkatu europar bateratua eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu eraginkortasun handiagoa lor dezagun, hornitzaileekin negoziaketa boteretsua  eta hornikuntza bermatuta egon daitezen. 


 2. Kopenhage Gailurra eta eguraldiaren aldaketa: 2020 urterako ezarrita dauden helburuak indartzearen alde gaude:  negutegi eragina duten gasak %20an gutxitzea, eraginkortasun energetikoaren %20ko hobetzea eta energia berriztagarrien % 20 kontsumoa.Eta Kopenhage gailurraren markoan %30erako murrizketa zabaltzea, garatutako herrialde edo erregioek egindako ahaleginaren pare geratzeko.

3. Inmigrazioa: inmigrazioaren inguruko politika bateraturantz abiatzeko neurriak hartzearen alde gaude, Herrialde guztietan ezartzeko printzipioa onartuta eta Herrialde bakoitzeko kupoak jartzea, bakoitzak hartzeko duen ahalmenaren arabera. Lege barruko inmigrazioa kudeatzeko Babes Lege batua egiteko urratsak eman behar ditugu legez kanpoko inmigrazioaren kontra eta sare kriminalen kontra egiteko. Etorkinaren aurrean dagoen tolerantziarik ezaren aurrean, gure hezkuntza sisteman erlijio eta kultura nagusien historia eta eboluzioa aztertuko duen ikasgaia sartzea proposatzen dugu, gure gizarteetan integrazio hobea eman dadin. 


4.Kanpo politika eta Defentsa: Kontuan hartu behar da Lisboako hitzarmenak nortasun juridikoa ematen dio Batasunari eta  Kanpo Ekintza Europar Zerbitzua martxan jartzea aurreikusten dugu. Hori dela eta, kanpo ekintza eta defentsa politika bateratuaren aldeko apustua egiten dugu Batasuna eragile global  eta eraginkor gisa koka dezan nazioarteko harremanetan. 
 

V.- Erregio dimentsioa, subsidiariotasun eta hizkuntza aniztasun printzipioa 

 1. Subsidiariotasun eta proportzionaltasunaren osoko aplikazioaren alde egingo dugu europar praktika legegilean, Lisboako Hitzarmenaren barruan ezartzen delarik subsidiariotasun printzipioaren beraren dimentsio erregionala eta tokian tokikoa. 

2. Estatu barruan legeak egiteko gaitasuna duten nazio eta erregioak kontsultatuak izan daitezen, eta euren irizpideak lotesleak izan daitezen batasuneko legeria egiteko orduan. 



3. Lan egingo dugu europar instituzioetan Herrialde ezberdinetako hizkuntza ofizialak onartuak izan daitezen, Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik.

4. Mugaz gaindiko eta erregio arteko lankidetzaren onarpen juridiko eta politikoaren garapena defendatuko dugu.

VI.- Nekazal politika

 

EAJ-PNVk kalitatean, produzitzeko metodo tradizional eta jasangarrietan eta erregio guztietako aberastasun produktiboaren garapenean oinarritutako europar nekazal sektorearen izaera estrategikoan sakonduko duen Nekazal Politika Bateratuaren alde egingo du. 

 

VII.- Arrantza politika
  • Europa mailan arrantza sektoreari Indiakoa moduko itsasoetan jarduteko beharrezko segurtasuna emateko ekimen bateratu eta koordinatuak sendotzea proposatuko dugu.  
     
  • Sustapen ahalegina egingo dugu EBk ikerketa egitasmoak garatu ditzan  arrantza arteak hobetzeko eta mehatxu egoeran dauden espezieak berreskuratzeko alorretan








 

 

VIII.- 2.010: Pobrezia eta bazterketaren kontra egiteko urtea

  

Subsidiariotasun printzipioan oinarrituta, nazio eta erregioen parte hartzea sustatuko dugu pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontra lan egiteko. Pobrezia ezagertaraztea eta gizarterapena lehenetsi beharreko erronka da XXI. Mendeko gizarte globalizatuan.

 

IX.- Europa egiteko Heziketa

 

Europar herrialde guztietan Europaren inguruko curriculumaren konbergentzia erdiestearen aldeko lana egingo dugu. Europaren historia kultural eta politikoak batetik eta EBren eboluzioak bestetik, bigarren hezkuntzako derrigorrezko ikasgaia osatu beharko lukete.

 

X.-Etorkizuneko Hitzarmenak

 

Abiadura anitzetan joango den Europaren aldeko jarrera dugularik, Hitzarmenak indarrean jartzea, hauen berrespenaren kontra egoteagatik oztopoak jartzen dituzten  Herrialdeak zigortzeko arbitraje-formulen aldeko apustua egiten dugu.

PARTEKATU