EAJ, EA, EB eta Aralar alderdi politikoek Kontsulta Legeari buruzko alegazioak aurkeztu dituzten Auz
06
Abuztua
2008
Hainbat agiri

EAJ, EA, EB eta Aralar alderdi politikoek Kontsulta Legeari buruzko alegazioak aurkeztu dituzten Auz

EAJ, EA, EB eta Aralar alderdi politikoek Kontsulta Legeari buruzko alegazioak aurkeztu dituzten Auz
06
Abuztua
2008
Hainbat agiri

EAJ, EA, EB eta Aralar alderdi politikoek Espainiako Gobernuak Kontsulta Legeari jarritako helegitearen inguruko alegazioak aurkeztu dituzte Auzitegi Konstituzionalean. Alderdi horiek aipatutako araua aplikatzeko suspentsioa kentzeko eskatu diote auzitegiari, eta, horrez gain, inpugnazioei buruzko erabakia irailaren 15a baino lehen jakinaraztea ere eskatu diote, kontsulta egun horretan deitzea aurreikusita baitago.
Alegazioetan nabarmendu dute Auzitegi Konstituzionalak suspentsioa irailaren 15a baino lehen kentzeko beharra. Izan ere, suspentsioa egun horretatik aurrera luzatuko balitz, goi mailako auzitegiak “ondoren hartutako edozein erabakik ez luke ondoriorik izango”. Hori horrela, alderdiek ohartarazi dute, legea Konstituzioarekin bat datorrela liokeen “epaiak ez luke eraginkortasunik izango”.
Idatziaren sinatzaileek argudiatzen dute kontsulta legeak “beregan dituela denbora aldetik eta materialki mugatutako funtzionaltasuna”, lege hori egun jakin batean aplikatzea aurreikusita baitago, 2008ko urriaren 25ean, hain zuzen. Suspentsioari deialdia egin behar den data baino geroagora arte eutsiz gero, kontsulta ezingo litzateke egin.
Lau alderdiek uste dute gobernuak, helegitearen bidez, “denbora jakin eta luzaezin batean egitea aurreikusita dagoen ekintza bat gauzatzeko eskumena duenari gaitasun hori kendu nahi diola”. Horrez gain, iruditzen zaie, kontra egin zaion legearen suspentsioa aurreikusten duten Konstituzioaren artikulua aipatze hutsa “tresna erabakigarria dela”, ezin baitzaio “aurreikusitako ekintzari beste une batean ekin, ekintza horren zentzuari eta helburuari kalterik egin gabe”.
PARTEKATU