Euskaldunak beti egon gara historiaren erronka handienen erdian. Eta ekintzarako bideak izan ditugun guztietan, bizi garen mundua egiten lagundu dugu. Horrela izan da kulturaren munduan, merkataritzan, industrian eta enpresan; gizartegintzazko erronka handietan parte hartu dugu foru erregimenak aniztasun eta bizikidetza askerako markoa ahalbidetzen zuenean. Gizarte zibil dinamikoa dugu eta gure autogobernurako instituzioek duela hogeita hamar urte pentsaezina zen garapena ekarri digute. Modernotasuna sortzen jakin izan dugu beti eta horrela egiten jarraitu behar dugu globalizazio eta ezagutzaren mundu honetan.
Euskadiren etorkizuna herri gisa dugun talde konpromisoari lotua izango da, gure sormen eta adimenari eta ez gure berezitasun historiko edo besteek emandakoari . XXI. mendeko Euskadi ez da izango izan garena edo izaten utziko digutenaren araberakoa, euskal gizartea ilusioz betetzeko eta konprometitzeko erabiliko dugun etorkizuneko egitasmoaren araberakoa izango da.
Gure aukerak zeintzuk diren ikusteko unea da hau. Lidergoaz arduratu, proposatu, arriskuak hartu benetako euskal gizartearekiko etengabeko elkarrizketan, hau heldua eta ekintzailea dela erakusten duelarik. Gure Herriaren gizarte gehiengoei entzutea eta galdetzea izan da Euzko Alderdi Jeltzalearen arrakastaren gakoa. Lidergo politikoa izan dugu azken urteotan, inor ezin delako gai izan gurea moduko egitasmo erakargarria egiteko gai izan, Herri honetako gehiengo eta sektore zabalenei begira, gure pentsamolde bera ez dutenekiko begirunea gordeta eta argudiorik onenak erabiliz konbentzitzen saiatu garela.
Gure Herriaren, subjektu politikoa den aldetik, benetako onarpen eraginkorra lortzea da gure ekimen politikoaren gakoa . Gurea ez da “paperik gabeko” Herria edo Aberria. Historiak hala esaten duelako eta oraina bizitzeko borondate politikoagatik, herri gisa bizitzen jarraitzeko eskubidea dugu eta, modu berean, horrela onartuak izateko eskubidea. Zerbitzatu behar dugun gizarteari galdetuaz eta entzunez, eta bere erabakiak gauzatuaz. Ikuspuntu eta dinamismo horrek bultzatu behar dute Ibarretxe Lehendakariak “ Bigarren eraldaketa” izenez deitu duena; autogobernurako benetako tresnak , herri honen interesetik urrun dagoen estrategia politikoaren mendean ez daudenak, gizarte berritzaile, sortzaile, integratzaile eta irekirako bidean aurrera egiteko. Euskal gizartearentzat benetako zerumuga itxaropentsua.
Herri moduan jauzi kualitatiboa emateko unea da. Garapen sozial,ekonomiko eta kulturala…, zuzenean dago lotuta eta bere zentzu osoa izango du Euskal Erkidego Politikoa eskubide subjektu gisa onartua den unetik beretik. Gure helburua da “Euskadi 2020 “ izena eman diogun egitasmorako oinarriak ezartzea, hauxe da Herri honenganako gizarte hitzarmen berria.
Garapen sozial, ekonomiko eta kulturala… , baina modu berean garapen eta onarpen politikoa. Nazio borondatea zalantza ezina izango da hiritargoak bereganatzen duenean. Talde nortasuna eraiki behar da kulturaren kontzeptutik haratago, eta modu politiko eta demokratiko argian eta gauza guztien gainetik esan nahi du erkidego politiko berean parte hartzea. Euskal Aberria abertzaletasunaren mobilizazio demokratikoaren ondorioa da. Horregatik, nazioaren definizio kulturala derrigorrez osatu behar da bere dimentsio politikoarekin. Sinesmen demokratiko horrek sendotzen ditu gure baieztapenak, hau bada hiritargoa nazio egiten duena, ez dago arrazoirik bere etorkizuna modu askean erabakitzea oztopatuko duenik. Iraganetik ikasten dugu baina baldintzatuak izan gabe, horrek egiten du zilegi etorkizunerako apustua gure erabaki askean oinarritzea.
1895 urtean Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea eratu zuenetik, gure erakundea tresna bat izan da egitasmo politiko baten mesederako: Euskal Aberria.
Gaur egun XXI. mende hasieran, tresna horrek lanean jarraitzen du Aberri askea erdiesteko, bere geroaren jabe izango de Euzkadi askea, barruan sendotuta eta elkartuta eta nortasun bera duelarik Adouretik Agüeraino dagoen tarte osoan.
Aberrigintzarako ehun urteko prozesu honetan, milaka gizon eta emakume izan dira belaunaldi ezberdinetan beren lana eta ilusioak , helburu honen alde eman dituztenak.
Konpromiso pertsonal eredugarriz betetako historia dugu. Harrotasun eta onarpenezko iraganari lotzen gaituzten ukaezinezko borondatez betetakoa, eta horrek guztiak bultzatzen gaitu orain eta etorkizunean ere, jorratutako bidearen maila berean mantentzera.
Euskal aberriari historiak berariaz donetsi dizkion ezinbesteko eskubideak berresten dituela, Euzko Alderdi Jeltzaleak aldarrikatu egiten du Euskal Herriak bere borondatea adierazteko duen eskubidea eta bere erabakia izan dadila bere status politikoaren iturri bakarra, barruan daramalarik bere borondatea errespetatzeko ondorengo derrigorra (Euzkadi Buru Batzarra, 1949ko martxoa)
Euzko Alderdiak orain dela 60 urte adierazitako oinarri honek indar biziz darrai une honetan, eta gure printzipio eta postulatu politikoen zati banaezina da.
Euskal hiritargoak bake eta bizikidetzazko zerumuga nahi du eta bertan aurkako sentipen politikoak izatea ezin digu ahaztarazi Herri hau bertan bizi diren pertsona guztien artean eraiki behar dela. Euskal Aberri irekia, modernoa eta barneratzailea, balore partekatuetan oinarrituko da, gero bere ezberdintasunei zabaltzeko aukera emateko. EAJ-PNVk Euskal Aberria ulertzen du askatasun, berdintasun , solidariotasun eta eskubide eta betebehar gune gisa. Emakume eta gizonek osatutako nazioa, jaioterria, jarrera ideologikoa bat edo bestea dela, aberri horretakoak direla adierazten dute atxikimendu askea abiaburua izanik.
Ideologia ,nortasun eta instituzio aniztasuna da gure historiaren eta gure kulturaren zati bat; eta seguruenik horrela izango da etorkizunean ere, horrek gure egitasmo politikoari uko egitea suposatu gabe.
Indar biziz, espainiar Estatuarekiko akordio politikoaren aldeko apustua egiten dugu eta euskal hiritargoaren gehiengoaren babesa lortzeko gai izango dena,betorik gabe eta koiunturak eskainitako abantailarik gabe, ikuspegi historikoarekin eta mehatxatzen gaituen gatazka politikoa konpontzeko bokazioarekin.
Politikaren oinarri demokratikoen gaineko adostasunik ezean, ezin dira ororentzako joko politikoaren arauak ezarri.
Euskal gatazkaren funtsezko gaia ez datza soilik euskal gizarteari aurkeztu zaizkion egitasmo politikoen arteko ezberdintasun eta aurkakotasunean. Zalantzarik gabe, bortxakeria erabiltzea da prozesu demokratikoarekiko antagonismo etikorik nagusiena. Halaber,prozedura demokratikoaren edukien gaineko adostasunik ezak gune zabalagoa hartzen du gure erkidego politikoan. Ez da onargarria hiritargoaren zati batek bere nortasun nazionala konstituzionalizatzeko eskubidea izatea eta hiritargoaren beste zatiak,ordea, eskubide hori ez izatea.
Gizarte aurreratuen berezko konplexutasuna onartzeak ez du esan nahi norbanakoaren hiritargo eskubideei egitura politikoa mugatzea, baizik eta aberastasuna eta talde eskubidea bermatzea garapenerako elementu gisa.
Aniztasuna onartzeak ezin ditu ekarri oinarri eta prozedura demokratikoak ezereztea, euskal gizarteak bere erabakiak har ditzan. Eraiki beharreko eszenatoki berrian egiaztapen bakarra egon behar du hiritarrentzat: berdinak direla jakitea banaka eta taldean, benetako sentitzea eta denek demokratikoki onartutako arauen barruan.
Epe laburrera begiratu gabe ; baina, ondo jakinik gizakiok ez dugula historia idazten zazpi giltzarrapo erabiliz; gure ezberdintasunak bideratu baino ez ditugu egiten eta lasaitasuna da bermatu nahi duguna, hau da, elkarri leial izateko bermeak eskainik, eta gure seme eta alabek sinistuko dutena baldintzatu gabe. Sakoneko hitzarmen politikoa proposatu nahi dugu, belaunaldi osoari iristeko. Honen bidez topaketarako gunea eratuko dugu eta bertatik ekingo diegu gure zain dauden erronka handiei. Eta, honetarako guztirako,tresnarik onenak behar ditugu.
Gure gogoa aurrera begiratzea izan da , oraindik ere bada eta geroan ere izango da. Une honetan gogora ekartzen badugu Gernikako Estatutua bete gabeko hitzarmen politikoa izan zela, gure helburua da inora eramango ez gaituen bidea zein den erakustea: alde bakartasuna eta inposaketa, autogobernua auzira eramatea edo autogobernua erabiltzea trukaketak egiteko moneta gisa, edo bestela, zuzenean ezabatzea. Akordio handi hura berriztatzea izango da Estatutuaren aurreikuspen berezienetan oinarritzen bagara, unean uneko desadostasunak konpontzeko prozesu gisa jartzen zuen alde bikotasunean alegia. Estatutu-hitzarmena bete izan bazen, aurrerapen handiagoa lortuko zatekeen euskal gatazkaren konponketan. Baina, honen izangaitasunak –eta bere garaian onartu nahi ez zutenek ere onar zezaten- ahulduz joan dira. Estatutua euskaldunen arteko topaketarako gunea izango da bere hitzak, espiritua eta berezko indarrak errespetatzen badira. Estatutu-hitzarmena berriro hartu beharra dago eta berriztatu egin behar da euskal hiritargoak bere etorkizuna erabakitzeko duen ikuspuntutik, hori baita hitzarmenaren alde bateko apurketak egotzi egiten duena.
Hitzarmenetarako eta akordiotarako dugun borondatea mantentzen dugu , gure autogobernua oinarritzen delako gure talde patuaren gaineko erabakitze askean eta euskal gizarte barruan gure etorkizunari buruz hitzarmenetara iristeko borondatean, eta ez beste ezertan.. Oraindik sinisten dugu hitzarmena eta inposaketarik eza direla gizarte aurreratuen joko arauak ezartzeko prozedurak. Jarrera aurrerakoienek munduaren eraketa berrirako eskatzen duten alde aniztasun bera eskatzen da gure gizarteak antolatzeko printzipio antolatzaile gisa.
Nahi duguna da euskaldunek beren geroa erabakitzeko duten eskubidea onartzea, denek senti eta har dezaten hau partekatutako eskubide gisa, gure etorkizuna ere denon artean erabaki dezagun. Gure aburuz, Herri honen etorkizunak oinarri bikoitza izan behar du, hauxe delarik prozedura demokratikoaren benetako funtsa: erabakitzeko gaitasuna onartzea eta hitzarmen politikoarekiko konpromisoa.
Euskal gizartea bere geroa erabakitzeko eskubidea duen Herria osatzen duelako hastapena partekatu nahi dugu. Halaber, galdetua izan dadin eta demokratikoki adierazitako borondatea Estatuak errespeta dezan.
Hastapen demokratikoak hiritarren borondatearen adierazpen argiari balore esanguratsua ematea eskatzen duela partekatzea, adierazitako nahiari erantzuteko doikuntza konstituzionalak negoziatzeko elkarrekiko derrigorrari hasiera emanez.
Erabakitzeko eskubidea onartzea, sendotasun eta berme guztiz euskal hiritarren ongizateari zuzenean eragiten dieten gai ezberdinen gaineko politika publikoen kudeatzeari ekiteko; ikuspegi propiotik abiatuta, ekonomiaren aurrerapenera, zerbitzuak eta arlo estrategikoak modernizatzera bideratutako herri egitasmoa garatuz, euskal hiritargoaren bizitza kalitate maila handituaz.
Euskal hiritargoak bere borondatearen balioa erakustea eta erdietsitako akordioak errespetatzea da funtsezkoa . Eta ez dago erabakitze askearenganako begirunerik, hitzartutako harreman markoaren egonkortasun instituzionala ahalbidetuko duen alde biko berme sistemarik gabe.
Gure ahalegin osoa jarriko dugu euskal hiritargoaren erabakitze gaitasunerako formulazio demokratikoa lortze aldera.
Gaur da Aberri Eguna, Euskal Aberriaren Egun handia, eta berretsi egin nahi dugu Euskadirekin dugun konpromisoa. Gure Txosten Politikoan biltzen den moduan, erabakitzeko eskubidearen alde egiten dugu normalizazio politikorako bidean jar gaitezen. EAJ-PNVk, herriaren borondatearekiko begirunea eta euskal gizarteak bere geroa modu demokratikoan erabakitzeko duen eskubidea abiaburu harturik, bereganatu egiten du erabakitzeko eskubidearen gaineko akordioa, eta erabakitzeko errespetua bermatzeko prozedurak bultzatzeko konpromisoa hartzen du. Erabaki askeak hartzeko hitzarmena.
Eta, modu berean, elkarrizketarako dugun borondatea, 2008 izan dadin Euskadiren desblokeo politikoa lortuko den urtea.
GORA EUSKADI ASKATUTA.
Euskadi, 2008ko martxoaren 23a