EBBren lehendakaria naizen aldetik eta azken egun hauetan gure Alderdiaren egitura osoarekin,iragan den martxoaren 9ko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugula, ezer baino lehenago adierazi nahi dut Euzko Alderdi Jeltzaleak hartu duela mezua eta ondo ulertu duela hautesleriak esan diona.
Gure gizartea eboluzionatu egin da, aldatu egin da eta ondorio naturala da hiritargoaren boro jokaeran ; eta ,euskal gizartean ere ematen da hau. Gure gizartea heldua da jadanik, garatua da eta botoa bideratzen du bere konpromiso politikoaren arabera; modu berean, hautaketa bakoitzaren arabera, inguruabarren arabera eta alderdi bakoitzak emateko gai den mezuaren arabera. Eta, benetan sinesten dut Euzko Alderdi jeltzalea ez dela eboluzio hau ulertzeko eta egokitzeko gai izan bere osotasunean. 2001 urteko euskal gizartea ez zen guztiz abertzalea eta 2008ko martxoaren 9an ere ez da magia joko batez “ ez abertzale” izatera iritsi. Pertsonek, euskaldunek, unean uneko aukerak hartzen dituzte eta inork ez du behin betiko agintea gizarte hau zuzentzeko. Hiritarrek ez dute esker oneko botoa ematen, hautaketa bakoitzean ematen zaizkien etorkizuneko aukeraren arabera baizik.
Euskal gizarteak, emaitzak aztertu ondoren eta bipolarizazioaren eraginez ere, berriro esan digu ez duela gatazkarik nahi; eta alderdioi eskatu digute ezer baino lehenago gure planteamenduen gardentasuna eta akordio politikoetara iristeko borondatea: Eta Alderdi gisa onartu beharra dugu, horren inguruan, asko dugula hobetzeko.
Hauteskundeetako emaitzen gaineko gure hausnarketak eta gure buruari egindako kritikek erakusten digute gaur aldi berria. Aurreko guztiak ez digu ezertarako balio helburuak , erronkak eta zerumugak jartzen ez baditugu. Daukagun eta nahi dugun herriari, gizarte, ekonomia eta kultura mailako ereduari lotutako helburu, erronka eta zerumugak. Horregatik, EAJren Aberri Batzarrak erabaki du gaurtik bertatik hastea Txostenetan eta egitasmo agiri sektorialetan proposatutako gure herri eredua zehazteari ekin behar diogula. Hau da, datorren 10 urteotan Euskadi garatutako lehen herrialdeen parrera eramaten jarraitzeko helburu propioen eta egitasmoen bila jardun behar dugu. Gaitasun politikoa dugu eta gaitasun eta eskarmentua instituzio lanetan, hau da, esandako hauek guztiak proposatzeko eta garatzeko. Kanpora irtengo gara eta ikasi egingo dugu, horrez gain, aztertu egingo ditugu bestelako ereduak ere, eta guztiak alderatu eta partekatuko ditugu euskal gizartearekin. Beraz, horra hor gure konpromisoa: aurtengo udaberrian dena prest izango dugu eta euskal gizartearekiko hitzarmen berriztatua aurkeztuko dugu, Euskadi 2020 izena eramango duena.
Proposamen hauek guztiek garapen oso bat izan dezaten, marko egonkorra behar da, eta Euskadi eta Espainiako ordezkari politikoek eman beharrekoa izango da. Aldi berriek tresneri berria eskatzen dute. Horrela ba, gaur egungo egoera ez da nahikoa hiritarrei ez dizkietelako beharrezko erantzunak bermatzen XXI. mendeko mendebaldeko testuinguru europarrean. Zentzu honetan, martxoaren 9ko emaitzak, hauteskunde orokorretan izan badira ere, edo bestela, horregatik hain zuzen, erakutsi egiten diguten hiritarrek akordioak hartzeko borondatea eskatzen dietela alderdiei eta baita esparru politiko eta instituzionalean.
EAJk esan zuen hau hauteskunde eguna baino lehen, eta gaur ere berresten du bere asmoa Rodriguez Zapateroren adierazpenak kontuan hartu gabe- eta honen inguruan esan behar dugu nahiko genituzkeela hauek ezagutu martxoaren 9 a baino lehen- berretsi egiten dugu orain ere, belaunaldi berria eta euskal gizarte osoa asetzeko ubidea tinkotu eta etorkizunerako oinarriak ezarriko dituen akordiora iristeko dugun borondatea. Hor dakusagu 2020urteko Euskadi, harreman esparru juridiko eta politiko berrian.
Galtzen dugun denbora guztia denbora galdua izango da gizarte honentzat. Galdua herri honentzat eta galdua bere garapenerako. Inori ez diogu eskatu bere ideiei uko egitea eta guk ere ez ditugu gureak baztertuko. Herri honetan akordioa egon zen orain dela 30 urte . Gaurkoan, berriz ere, AKORDIO berrirako aukera badago. Eser gaitezen hitz egitera , blokeo hau gaindi dezagun: EAJ prest dago.
Sabin Etxea, 2008ko martxoaren 15a