EBB<br>
Nazioarteko Emakumearen Eguna
08Martxoa
2008
08 |
EBBren agiriak

EBB
Nazioarteko Emakumearen Eguna

EBB<br>
Nazioarteko Emakumearen Eguna
Martxoa 08 | 2008 |
EBBren agiriak

EBBren agiriak


Emakumearen Nazioarteko Eguna, urtero ospatu ohi da mundu osoan 1910 urtetik eta Euskadin egun berean ospatuko dira beste gertakari bi. Alde batetik 75 urte beteko dira Euskadin emakumeek botoa lehen aldiz eman zutela Euskal Estatuturako erreferendumean 1933ko azaroaren 5ean. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko emakume hautesleek aurrea hartu zieten horrela espainiar estatuko gainerako hiritarrei, hauek ezin izan zutelako bozkatu hamabost egun geroago izan ziren hauteskundeak izan arte. Eta aurrea hartu zieten Frantziako emakumeei, hauek 1944an bozkatu zuten lehen aldiz. Halaber, aurten beteko dira Emakunde , Emakumearen Euskal Erakundea sortu zenetik.
Arrazoi hirukoitz honekin, Euzkadi Buru Batzarrak honakoa hartzen du kontuan:

1. ONU erakundearen txostenek erakusten dute emakumeek erabaki politikoetako zentroetan duten presentzia dela genero desorekaren adierazlea, eta hau ez da aldatzen herri baten txirotasun mailagatik. eta legebiltzar munduan aurrerapauso itxaropentsuak ematen ari direla . Honetan euskal gizartea da eredu ona, emakumeak baitira Eusko Legebiltzarkideen % 53 eta Nafarroako Parlamentuko kideen % 34

2. Emakumeak politikan sartzeko hartu duen erabaki sendoa ez da soilik justizia eta berdintasunaren alde; horrekin batera zabaltzen dira parte hartzerako bide berriak, emakumearen jabekuntza sustatzen da eta bere eraginkortasunerako gaitasuna errazten da ekonomia eta gizarte arloko ordena bidezkoago bat lortze aldera.


3. Emakumeek utzitako lorratza eta benetako politikan duen eraginaren adibide onak dira EAJ-PNVk aurkeztutako zuzenketen bidez, indarrean dagoen legerian ezkontzak ospatzeko formulan egindako aldaketak. Ezkontide biren beharretan sartzen dira etxeko lanak egitea eta aurreko ahaideak eta seme alabak zaintzea, eta funtzio hau ezinbestekotzat hartzen da lan bizitza eta famili bizitza bateratzean benetako berdintasuna eman dadin.

4. Euskal gizarte osoak onartzen du Emakundek bere hogei urtetan egindako lan handia. Eremu instituzionalean garatutako lana garrantzi bizikoa izan da eta horrekin batera aipamen berezia behar du esparru publiko, ekimen pribatu eta gizarteko atal guztietan egindako zabalkunde eta sentsibilizazio lanak. Dena, guztiz ezberdina izango litzateke, denek izango genuke pentsamolde mugatuagoa, Emakundek egindako lanagatik izan ez balitz.

Lerro hauetan EAJ-PNVK honakoa adierazi nahi du:

1. Aurrera pausu handiak eman diren arren, oraindik ere ezberdintasunak daude, emakume eta gizonen arteko botere desorekak eragiten dituztenak gizarteko esparru askotan, eta konpondu gabeko erronka da emakume eta gizonen arteko gizarte-berdintasuna eta gizonek beren gain har dezaten emakumeekin partekatu behar dutela eraikuntza sozio-politikoa.

2. EAJ-PNVk bereganatu nahi du Europar Batasunak egindako Emakume eta Gizonen berdintasunerako Lan Egitasmoa 2006-2010 , bai gizonek familiako ardurak beren gain har ditzaten eta amatasun-aitatasun baimenak hartzeko eskubidea izan dezaten, eta lan arloan, lan ordutegiek egiteko publiko eta pribatuak bateratzea erraz dezaten.

3. Mende honen erronka izango da eredu sozial demokratikoagoa, bidezkoagoa eta berdinagoa egitea, pertsona guztiak askeak eta autonomoak izan daitezen esparru publiko eta pribatuan; eta beren gaitasun pertsonal guztiak garatzeko moduan egon daitezen generoagatik inposatu diren egiteko edo estereotipo tradizionalek ezarritako mugarik gabe eta kontuan hartuko , baloratu eta sustatuko direlarik emakume eta gizonen jarrerak, nahiak eta beharrak.

PARTEKATU