Iritzia
16Urria
2007
16 |
Iritzia

Balore-aldaketa

Iritzia
Urria 16 | 2007 |
Iritzia

Amatiño

Iritzia

Euskadi Irratia


Gaurkoan baloreen aldaketez hitzegin gura nuke eta, denok ulertzeko, onena, orain berrogeitaka urte Joan Baezek modan jarri zuen kanta gogoratzea da: “El preso número 9â€. Badakizue, emaztea eta adiskide mina elkarrekin ohean aurkitu eta biak bertan hil zituen presoaren kanta: “Pero al mirar a su amor en brazos de su rival, ardió en su pecho el rencor y no se pudo aguantarâ€. Batere damurik gabe, gainera: “Los maté, sí señor, y si vuelvo a nacer, yo los vuelvo a matarâ€.
Aldaketa-garaiak ziren eta Joan Baez ez zen ganorabako txaplata. Joan Baez *protesta-kantaren erregina* zen, Bob Dylanen bikotea, eta Vietnamgo gerraren kontra, giza eskubideen alde eta indarkeria guztien aurka buru-belarri jardun zuen.

Berrogei urte geroago, matxismoa ez dago modan, eta emaztea beste norbaitekin joanez gero, senar zentzudunak egin beharreko galdera ez da noiz edo norekin alde egin ote duen emazteak, zergatik baizik. Ez, matxismoa ez dago modan, militarismoa, tolerantziarik eza eta inor hiltzea modan ez dauden bezala.

Gaur egun gizartean dugun hainbat balore –feminismoa, berdintasuna, antimilitarismoa, indarkeriarik eza, bakea, bizitzaren balioa…— orain berrogei urteko mugimendu hippyari zor diogu eta, oraindik ere, matxismoaren, militarismoaren, indarkeriaren eta inor hiltzearen balore terapeutikoa defenditzeko gertu daudenek Joan Baezen aurreko gizarte tradizional eta zaharkituan jarraitzen dute. Aurrerakoiak izan beharraren beharrez, zaharrak baino zaharragoak dira. Heldu aurretik, nagusitu aurretik, ezer gutxi ezagutu aurretik… gazte zahar zaharrak.

PARTEKATU