EBB<br>
Madrilgo erasoaren kontrako gaitzespena
30Abendua
2006
30 |
EBBren agiriak

EBB
Madrilgo erasoaren kontrako gaitzespena

EBB<br>
Madrilgo erasoaren kontrako gaitzespena
Abendua 30 | 2006 |
EBBren agiriak

Lehen lehenik nahi dut Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean gure arbuio eta gaitzespenik zorrotzena azaldu Madrilen izan den erasoaren gainean, itxura guztien arabera ETAk egindakoa.
Denbora izango dugu zor zaion balorazio politikoak egiteko. Oraingoz, esan baino ez, ETAk, antza, martxoaren 22an iragarritako sueten iraunkorra hautsi duela eta jipoitu duela euskal gizartearen itxaropena.

Erasoaren ondorioz minduak eta zaurituak izan diren pertsonei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Baita gure guraria azaldu ere, galduta bide dagoen pertsona onik agertu dadin.

Gainera, euskal ezker radikalak guzti honi dagokion erantzuna ahalik eta bizkorren eman diezagun eguna da gaurkoa. Ez da eskari hutsa, gure eskakizun latza da. Gizarte honek entzun nahi die orain, une honetan, azken zortzi hilabeteotan ia egunero entzun izan diegun bezala, bakeaz eta demokraziaz gainerako guztiei erakutsi eta irakatsi nahirik edo. Orain, une honetan, gizarte honek itxaro duen bakarra zera da: ezker abertzalearen buruzagien baldintzarik gabeko salaketa. Honela ez balitz, alferrik galduko dute euskal gizartearen gehiengoaren aurrean duten sinesmen apurra.

Sabin Etxean, 2006ko abenduaren 30ean.

PARTEKATU