EBB<br>
Euzko Alderdi Jeltzalearen Ezohiko Aberri Batzarra
20Abendua
2006
20 |
EBBren agiriak

EBB
Euzko Alderdi Jeltzalearen Ezohiko Aberri Batzarra

EBB<br>
Euzko Alderdi Jeltzalearen Ezohiko Aberri Batzarra
Abendua 20 | 2006 |
EBBren agiriak

Arratsaldeko 19:30etatik aurrera bildu da, Sabin Etxean, Euzko Alderdi Jeltzalearen aurtengo hirugarren Ezohiko Aberri Batzarra.

Hiru izan dira, besteak beste, sakontasunez aztertu diren gaiak:

1. Diputatuen Kongresuan zein Eusko Legebiltzarrean datorren urtero aurrekontuen gainean lortu diren hitzarmenen aurkezpena eta balorazioa. 

2. Hurrengo maiatzean izango diren udal eta foru-hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztuko dituen hautagai-zerrenden azalpena Aberri Batzarraren aurrean, beti ere kontuan hartuz: 
- Sexu Berdintasun Legea eta 
- Euskararen Erabilera Normalizatzeko Lehen Plana

3. Bakegintza eta normalizazio politikoari dagokion prozesuaren gaineko informazioa. Egoera eta bilakaera.
Lau izan dira Josu Jon Imaz EBBren lehendakariak bere analisia egin ahal izateko gogoan izan dituen erreferentziazko giltzarriak: 
- Anoetako adierazpena. 2004ko azaroan. 
- Kongresuaren ebazpena. 2005eko maiatzean. 
- ETAren suetena. 2006ko martxoan. 
- Negoziazioei ekiteko Zapatero presidenteak egindako iragarpena. 2006ko ekainean.

Imazek bi urteotan egindako kudeaketaren berri eman du, printzipioei zein edukiei dagokienez, 2005eko urrian izandako Aberri Batzarrean bertan agertutako agiriari –“ELKARBIZITZARAKO BAKEBIDEAK. Bortizkeriaren bukaera elkarrizketatuaren eta normalizazio politikoaren aurrean”-- zor zaion atxikimenduaren aldetik.

PARTEKATU