Iritzia
26Urria
2006
26 |
Iritzia

Mugarik gabeko proiektuak

Iritzia
Urria 26 | 2006 |
Iritzia

Gaur egun, globalizazio gisa ezagutzen dugun horrek prozesu aldakorretan murgiltzen gaitu batzuetan, eta prozesu horietan ez da ezer mantentzen bere horretan. Espazioak, bizi dugun gizarte industrializatu eta teknologikoki aurreratu honetan behintzat, dimentsio sozial berri eta oso desberdina eskuratu du, eta distantzientzako, lekualdatze-denborentzako edo lanera, lo egitera, oporrez gozatzera eta abarrera joateko beharrezkoak diren lekualdaketen etorkizun hurbilenean izango dituen ezaugarri desberdinentzako pertzepzio berri bat ekarri du. Horrek guztiak interpretazio sozial berri bat du, bizitza partikularrari eta sozialari aurre egiteko moduan oihartzun zehatz eta operatiboa baitu. Eta prozesu hori orain hasiberria ez bada ere, egia da azken urte hauetan biziki suspertzen ari dela. Pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin horrelako zerbait gertatzen dela uste dut. Eta ia ezer ez zaigu arrotza egiten. Kanpoalde gisa ezagutzen dugun horretan gertatzen den ia ezer ez zaigu ezezaguna egiten. Ez zaigu ezezaguna egiten duela 20 urtetik Europar Batasuneko kide izatea, Europako Agiri Bakunaren ondorioz, eta ez zaigu ezezaguna egiten herrialde-kopuruak gorantz egitea. Ez zaigu arrotza egiten, eta ez zaigu egingo, bosgarren handitzearen ondoren 27 kide izango dituen Europar Batasuna.
Horrek guztiak eragina du gugan, eragin handia. Europar sentitzearen kontzeptuak aldatu egingo dira, nortasunak ezkutatu egingo dira, gizarteen konplexutasuna areagotu egingo da, mestizajeak zabaldu egingo du aniztasuna, eta soziologoek eskenatoki berri eta ezezagunen inguruan hausnartuko dute. Europa honetan, Europaren hazkundeak, tipula baten geruza kontzentrikoen metaketa edo alboratze gisako prozesu gisa, beste sentimendu batzuk gainjarriko dizkie nire egungo pertenentzia sentimenduei. "Han", urrutian, gertatzen denak nigan tximeleta efektua edukiko duen bezala, eta globala edo handia denak ezeztatzen ez nauen bezala, indartu egiten bainau, globala denak tokikoa behar duen bezala, era berean, eta pertsonen mugikortasunaren ikuspegitik, merkantzien garraioaren eta logistikaren ikuspegitik oro har, gaur "kanpoan" gertatuko denak baldintzatu egingo gaitu, eragin egingo gaitu, eta, euskaldun garen heinean, behar eta sintesi historiko berrien ondorio zuzen den errealitate berrira egokitzera behartuko gaitu. Eta horrela da, eta horregatik, "Y" delakoak zentzua du, ez bere horretan bakarrik, baita hegoaldeko mesetarantz, mendebaldeko Finisterrerantz, ekialdeko Mediterraneorantz eta iparraldeko Akitaniarantz, Europako aterantz, izango dituen errotula-loturengatik. Zentzua du, logistikari dagokionez, zentzu zabalenean hartuta, pertsonen mugikortasunari dagokionez, eta merkantzien garraioari dagokionez. Zentzua du euskal lurraldea administrazioen eta estatuen gainetik egituratzen baitu, eta bizilagunekin lotzen duelako, mugen haraindian irekitzen eta lotzen delako. Eta horregatik, hain zuzen ere, ez zaigu arrotza egiten Akitanian erabakitzen dutena, Euskadiko eta Akitaniako trenbide-azpiegituren lotura funtsezkoa da bai akitaniarrentzat eta baita euskaldunontzat ere. 

Nire iritziz, gure mugez haraindian ezagutarazi behar gara, funtsezkoa baita euskaldunontzat; asmatu egin behar dugu, eta hemen gaudela esan, kanpokoekin ere harremanak izan nahi ditugula. Hori da Euskal Trenbide Sare Berriaren apustua, "Y" delakoaren apustua, etorkizuneko euskal nortasunaren apustua. Mugarik gabeko apustuak eta proiektuak dira, euskal gizartearen bilakaera-maila jakin bati eta hartzen gaituen nazioarteko testuinguruari erantzuten diotenak. Nortasunak, pertenentzia sentimenduak, garraioak, mugikortasunak eta logistikak erronka bikoitza dute: txikia dena zaintzea eta optimizatzea, kanpoaldera irentsiak izatearen beldurrik gabe irteteko, 27 kidez osatutako Europa horretara irten eta nor garen esateko, daukaguna duguna esateko, arazoaren zati garela baina irtenbidearen zati ere bagarela esateko, eta hemengoen eta hangoen artean, mugakide garen eta elkarrengandik hain gertu ez gaudenen artean, muga zaharren gainetik, lankidetza solidarioarekin, gure adinekoek ezagutu, bizi eta jasan duten horrekiko guztiarekiko aldakorrak diren hainbat erreferentzia dituen etorkizun desberdin bat idazten. Gaur jadanik diseinatzen ari den etorkizun bat; nortasunak eta pertenentzia sentimenduak, beti izan den bezala, mugikortasunaren bilakaeraren eskutik aldatzen joango diren etorkizuna. Gauza bakarra baita aldaezina, aldaketa bera.

PARTEKATU