Iritzia
01Iraila
2006
01 |
Iritzia

("Negoziazioa, Pakea eta Foruak" . Muñagorri, 1718-1790)

Iritzia
Iraila 01 | 2006 |
Iritzia

Jose Manuel Bujanda Arizmendi

Iritzia

Noticias de Gipuzkoa


Lur berri baten bila nabil, odolik gabeko aberria, eta ez dut aurkitzen" Celso Emilio Ferreiro "eUSKALDUNA dena" ez da doitzen Espainia Konstituzionalean, eta hori aspalditik dator, egungo marko juridiko-politikoaren haraindian dago. Bake-irrikak, euskaldunon eta Espainiaren arteko gatazka politikoa gainditu nahiak, eta negoziazioak, horretarako tresna gisa, itxura ona dute, eta gainditu egiten dituzte gaur arte argirik ezagutzen ez zuten sigla politikoak. Euskal Herria eta Espainiaren doikuntza atseginaren eta onartuaren aldarrikapenak, doikuntza libre eta adostuaren aldarrikapenak, bi mende baino gehiago ditu, dagozkion belaunaldiekin. Unitatearen nahiz aniztasunaren aldekoak eta etsaiak duela hiru mende baino gehiago sortu ziren. Muñagorrik, berei bizitza eta heriotzak, bere definizio politikoak eta bere herrialde-proiektuek hala berresten dute. Duela berrehun eta hamabi urte jaio zen Muñagorri, 1794ko apirilaren 2an, Berastegin. Berehala bilakatu zen inguru hartako burdinolen, basoen eta mea-tzeen maizter. Mugimendu handia zegoen Gipuzkoan 1974. urte hartan. Frantzian 1789. urtean gertatutakoek eragin handia izan zuten gure Herrialdean. Espainiako monarkia, Frantziako monarkiarekiko elkartasuna azalduz, eta Godoyek zirikatuta, gerra aitortu zion botere berriari. Errepublikako soldaduek berehala gurutzatu zuten Bidasoa eta hartu zuten Gipuzkoa. Gerra oso motza izan zen; izan ere Godoyek 1775eko uztailaren 22an Basileako bake-ituna sinatzera bultzatu zuen gobernua. Ondoren, bi Frantsesadak, Napoleonena, 1808. urtean, eta San Luisen Semeena, 1823. urtean. Giro horretan hazi zen Muñagorri. Euskal Herrian zeuden zatiketak sakondu egin ziren Cadizko Konstituzioarekin, Foruak urratzen baitzituen. Herrietan bando "zuriak" eta bando "beltzak" eratu ziren; bando horien artean antagonismo handiak jorratu ziren, ondorengo gerra karlisten hazi. Behin soldadu frantziarrak 1813. urtean kanporatu ondoren, urteetan zehar herrietan metatutako liskarrak susper-tzen hasi ziren. Angulemako Dukearen soldaduak, Frantziako erregeak Fernando VII.aren eskariz bidalitakoak, Bidasoako mugatik sartu ziren eta Cadizeraino iritsi ziren, Konstituzioa ezeztatu eta absolutismoa irmotzeko.
Baina Fernando VII.aren herio-tzak, 1833ko irailaren 26an, trumoien kaxa ireki zabaldu zuen; izan ere, bera hiltzean gerra zibila piztu zen. Lege Salikoak Euskal Herrian bere ñabardurak izan zituen: euskal foroen defentsa karlistek zuzendu zuten. Bitartean, Muñagorri berehala konturatu zen alderdi karlistan nagusi ziren haserreez, liskarrez eta inbidiez, eta oso zaila izango zela Erreginaren armada garaitzea; beraz, itzal handiko euskaldun liberalen artean mami-tzen joan zen bakea lortzeko "negoziazio politikoa" bultzatu behar zela zioen ideia. Ideia horrekin bat zetorren Muñagorri, eta jada zenbait hilabete lehenago, karlisten aldean zegoela, zentzu horretan ahalegindu zen Batzar Karlistako buruzagiekin, adiskide liberalekin harremanetan zegoen bitartean. Muñagorrik ezezkoa jaso zuen karlistengandik, baina egoi-tza Baionan zuen euskal foruzaleen Foru Batzarrak ondo hartu zuen; horrela, Espainiako Gobernuak Foruak kontserbatzea eskaini zuen. 1837. urteko azaroan Muñagorrik berriro bisitatu zuen Bardaji presidentea Madrilen, bere planarekin setatuta; onetsi egin zen eta diru-laguntza eman zitzaion. Bi aldeetan kostatako gestioak egin ondoren, eta bere plana gisatuko zuen buruzagi militar karlisten baten lagun-tza izatea oso zaila izango zela jakinik, pertsonalki egin zion aurre, horrek berekin ekartzen zituen arrisku guztiekin, eta 1838. urteko apirilaren 18an bere aldarrikapena egin zuen: "Pakea eta Foruak".

Muñagorrik, bere helburua lor-tzeko, inguru menditsu hartako burdinoletako langile, ikazkin, egurgile eta mandazain gutxi batzuen laguntza besterik ez zuen, guztiok hainbeste desio zuten bakearen aldeko mugimendua sortzeko elkartuta. Helburu nagusia bi armada etsaietan borroka egiten zuten ahalik eta soldadu gehienak erakartzea zen. Agintaritza karlistak berehala erantzun zuen. Muñagorrik ihes egin behar izan zuen, Bidasoa ibaiaren arroraino. Handik Lapurdin bilatu zuen babesa, eta jarraitzaile berriak biltzeko "Muñagorriren Kantak" izenekoak erabili zituen; kopla horietan bere programa azaltzen zuen, eta bake-irrikari buruz abesten zuen. Baina gauzak oso azkar gertatu ziren, Maroto eta Esparteroren arteko negoziazioengatik; izan ere, horiek, besarkada fariseu eta guzti, Bergarako Ituna sinatu zuten 1839ko abuztuaren 31n. Data horretan, Foruak berrestearen aitzakiaz, benetan egin zena erabat desagerraraztea izan zen, unitate konstituzionalaren mende jarriz. Traizioa agerian geratu zen Esparterok bere agindu zorrotza eman zuenean: "Foruak desagerrarazi egin dira". Esparterok, bere kabuz, Erreginarekin alde batera uztea erabaki zuen, eta Frantziara deserriratu zuen, 1840ko irailaren 11n, erregeordetza hartu zuen, izaera absolutuz, eta Esparterok Foruei dagokienez egindako traizioaren aurka zegoen O"Donell altxatzea eragin zuen. Inork ez du ezagutzen Muñagorrik O"Donellen altxamenduaren aurrean izan zuen jarrera, baina saioaren biktima izan zen: Ramon Elorrio izeneko txapel-gorri bat (Esparteroren agindura?) bost soldadurekin agertu zen Muñagorriren lantoki zen Zumarrista burdinolan, eta erail egin zuen.

Beraz, "euskalduna denaren" eta Espainiaren arteko doikuntzari eza aspaldikoa da, egungo Konstituzioa baino lehenagokoa da. Euskal arazo politikoa mende honen aurrekoa da, eta aurrekoen aurrekoa, Auzitegi Konstituzionalak, Entzutegi Nazionalak, Gotzain Konferentziak, Armadak edo PPk berak nahi dutena esanda ere. Egun, euskal gizartearen borondateak, tematia den gizarte baten borondateak, bere orainaren eta etorkizunaren subjektu aktibo izaten jarraitzeko borondatea idazten jarraitzen du historian. Etorkizun baketsu eta konpartitua, bai, baina libreki erabakia, adostua eta itundua. Ez dakit, baina lerro historiko horiek idazten ari nintzen bitartean, egungo egoera politikoarekiko antzekotasunak eta alderaketak etorri zaizkit burura behin eta berriz. Gaur, atzo bezala, erabakirako euskal eremua, euskaldunok gure patuaren jabe izateko eskubideak, euskal nazioaren aldarrikapena, eta bere izate politikoa aniztasuna errespetatuz eta modu baketsuan adierazi beharra, behin betiko konpondu beharreko auzia da, horren inguruko iritzia eman daiteke, eta eztabaidatu daiteke, baina legitimoa eta errespetagarria da sozialki nahiz intelektualki.

Tamalezko Domuit Vascones hura aplikatzen badugu salbu.

Errezeta zaharrek ez dute balio, guztiok ikasi behar dugu lezioa, aurrera egin behar dugu, errespetua eta topaleku berriak behar dira euskaldunen artean eta euskaldunen eta Espainiaren artean. Behin betiko egin behar dugu etorkizunaren, askatasunaren, demokraziaren, bakearen, adiskidetzearen, normalizazio politikoaren eta aniztasunaren aldeko apustua. Ezinbestekoa da guztiok sinesten dugun horren aldeko apustua egitea. Euskadin eta Euskadiren alde.

Heldu da garaia, orain da unea, amaiarazi dezagun guztion artean gehiegi irauten ari den auzia.

Ondare bikaina izango litzake gure ondorengoentzat.

Ziurrenik, bikainenetako bat.

PARTEKATU