Iritzia
20Abuztua
2006
20 |
Iritzia

Aspergura

Iritzia
Abuztua 20 | 2006 |
Iritzia

Zertaz jardun zuten lau urtean? Aspertuta nago joko honekin». Jende gehiegiri entzuten diot. Badirudi, gauza bakarra erabaki zutela: «indarkeriaren amaierak bi alderdion indartzea ekarri behar du. Bienbitartean, umeak bezala kiriketan jolastuko dugu».
Garai batean aski zen mendi tontorren batean ikurriña jartzea frankismoa aztoratzeko. Orain, aski du ezker abertzaleak manifestaldi baterako deialdia egitea komunikabide guztietan agertzeko eta deialdi horren inguruan beste guztiak alde edo kontra jarduteko. Arnaldok txalaparta jo, Garzonek txistua, eta segi kiriketan: deialdia egin eta debekatu. Orduan, bolondresak ateratzen dira plazara, banaka eta dozenaka, Garzonek bere distira izan dezan. Izan ere mutilak dira manifestaldiak antolatzen eta egiten. Dozena bat mikrofono ikusi nituen bat-bateko bolondresen prentsaurrean. Eta Garzonek baimendu egiten du manifestaldia, baldintzapean noski, ezker abertzalea, aurrean, atzean, aldamenetan, tartean eta alde guztietan ez balego bezala. Baina itxurak egin behar dira: halamoduzko ikurrik edo oihurik sumatzen bada ertzaintzak sakabanatu egin behar du manifestaldia. Berdin zaio kaleak umez eta zaharrez beteak badaude ere, egurtu eta kitto. Eta betetzera beharturik dagoen agindua betetzen ez badu, PPk Eusko Legebiltzarrera eta epaileek auzitegira deituko dute Balza, usu demonio. Eta joko horretan jarraituko dugu hemengo eta Espainiako hauteskundeak burutu arte. Zapaterok ez ditu presoak, legearen arabera, hurbilduko, ez du alderdien lege makur hori aldatuko, eta ezker abertzaleak prentsaurrekoak eta manifestaldiak egingo ditu. Ezker abertzalearentzat manifak ez du jendea alde edo kontra esnatzeko eta berotzeko eta kezkak eta eskabideak aldarrikatzeko bakarrik balio, baita arazoak konpontzeko ere. Manifak berez, ex opere operato, magiaz, du arazoak konpontzeko indarra. Ezker abertzalearen fedeko egia.

PARTEKATU