EGI
ETAren su-eten iraunkorraren adierazpenaren aurrean

EGI<br>
ETAren su-eten iraunkorraren adierazpenaren aurrean
22
Martxoa
2006
Hainbat agiri

Euzko Gaztedik idazki honen bidez euskal gizartea bere osotasunean zoriondu nahi du gaur ETAk adierazi duen su-eten iraunkorraren berri izan eta gero. Gaurkoa ETAren zazpigarren su-etena izan da. Azkenekoa eta behin betikoa izatea azken hau.
Euzko Gaztedik aspalditik eskatu izan du borroka armatuaren etetea eta bukaera, gure Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzeko bide bakarra elkarrizketa dela uste izanda.
 
Gaur Euskal Herrian aukera berri bat piztu dela uste dugu, armen isiltasunean. elkarbizitzarako eta politikaren garaia heldu dela, alegia. Hau dela eta, bakea lortzeko zubiak eraikitzeko garaia abiatu da eta Herria bere buruaren jabe izateko eta bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea bakean eta askatasunean lortzeko aukera parez pare dugula uste dugu.
 
Honetaz gain, argi utzi nahi dugu, elkarrizketa dela Aberria eraikitzeko eta Euskal Herriaren normalizazio politiko eta sozialerako dagoen bide bakarra. 
 
Martxoaren 24ean hasiko den prozesuak etorkizunari itxaropentsu begiratzeko eta gatazkari konponbidea bilatzeko aukera emango digu. Ezin ahaztu, halere, urte guztiotan sufrimendua modu batera edo bestera pairatu duten gizabanako zein gizataldeak. Beste behin ere, Euzko Gaztedik elkartasuna eta gertutasuna berretsi nahi die indarkeriaren eragina gogorren eta estuen sentitu dutenei.
 
Dei bat egiten diegu, beraz, euskal gizarteari eta euskal, espainiar eta frantziar politikariei azken berrogei urteetako gorrotoak eta konplexuak alde batera utzi eta urratsez-urratz denok bakearen bidea jorratu eta indartu dezagun. Euforia alde batera utzita, baino itxaropentsu ekin beharreko bidearen hasiera izan dadila… 
 
Gora Euzkadi Askatuta!
PARTEKATU