EBB<br>
18/98 sumarioaren gaineko iritzia
16Otsaila
2006
16 |
EBBren agiriak

EBB
18/98 sumarioaren gaineko iritzia

EBB<br>
18/98 sumarioaren gaineko iritzia
Otsaila 16 | 2006 |
EBBren agiriak

  •       18/98 sumarioa  jatorri politiko argia duen zigor prozedura barruan dago. Hori da PP alderdiaren gobernuak PSOEren laguntasunarekin eta zigor prozesuek  arrakasta urria zutela ikusirik  gauzatu zen filosofia. Horrela Alderdien Legea  eta ondorengo ilegalizazio prozesua  artikulatu ziren.
  •       Enkausatuei ez zaie egozten ETAren kide izatea , ekintza kultural , kazetaritza jarduera eta ekinbide politikoetan parte hartzea baizik, hauek zilegiak eta legalak izanik, ustez ETAk mantentzen dituen jarrerekin bat  egiten dute.
  •       Zigor justiziak pertsona zehatz batengan berezitu behar ditu   delituzko egintzak. Baina hau ezinezko gertatzen da  inputatu anitz dituen prozesuan, ustez delituzkoak eta era ezberdinetakoak  diren hainbat gertakarirekin, hau da, banda armatuari laguntzea, sozietateen gaineko delituak edo Segurtasun Sozialaren kontrakoak.
  •          Ikustaldiari hasiera emanda, defentsek agerian jarri dituzten  irregulartasunak erakundezkoak dira eta ez desenkusatze luzatzaileak, irregulartasun batzuek Prozedura Kriminaleko Legea bera urratzen dute.
  •           Prozesu erraldoi hau, PPren Gobernuaren babespean sortua izan zela, iraganeko kapitulua da, ondo oinarritutako demokrazia baten prozedura judizialekin alderatzea jasanezin egiten zaiona, hortaz, prozesu hau gelditzea eta bertan behera uztea eskatzen dugu.
  •          EAJ datorren larunbatean burutuko den manifestazioan izango da.
 
 
 

PARTEKATU