JOSU ERKOREKA ETA PEDRO AZPIAZU<br>
Diputatuen Kongresuko Euskal Legebiltzarkideen taldeak 2006ko o
10
Otsaila
2006
Hainbat agiri

JOSU ERKOREKA ETA PEDRO AZPIAZU
Diputatuen Kongresuko Euskal Legebiltzarkideen taldeak 2006ko o

JOSU ERKOREKA ETA PEDRO AZPIAZU<br>
Diputatuen Kongresuko Euskal Legebiltzarkideen taldeak 2006ko o
10
Otsaila
2006
Hainbat agiri

Taldearen jarduera hiru zutabetan oinarrituko da “AUTOGOBERNUA, OROIMEN DEMOKRATIKOA ETA GIZARTE ONGIZATEA”.
1.- AUTOGOBERNUA
 
Bereziki errotuko da Kontzertu Ekonomikoaren bilndatzean .Ia  euskal instituzio publiko guztiek eta gizarte eta politika arloko erakunde guztiek bat egiten dute Kontzertu Ekonomikoari azken urteotan  eragindako auziperatze dinamika geldiezinetik ateratzeko legezko neurriak hartu behar direla, azken garaian gertatutakoak  kontzertuaren beraren eduki eta gaitasunen  indargabetzea dakarrelakoan.
 
Une honetan bi dira Diputatuen Kongresuan tramitazio aldian dauden lege Egitasmoak eta biak dira funtsezkoak prozesu honetan. Lehenengoaren bidez Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren erreforma bilatzen da eta bigarrenarekin Botere Judizialaren Lege Organikoa eraldatzea.
 
2.- OROIMEN DEMOKRATIKOA
 
Euskal Legebiltzarkide Taldeak 2004ko ekainean aurkeztutako Ez Legezko Proposamenaren bidez Kongresuak  Gobernuari Guda Zibileko eta Franco garaiko biktimen gaineko Lege egitasmoa egiteko egoera txostena egitea eta Gorte Nagusiei bidaltzea eskatzea erabaki zuen. Egitasmo honek, besteak beste, biktima hauei eman beharreko osabidezko neurriak aurreikusi beharko lituzke.
 
Osoko Bilkuran Euskal legebiltzarkide taldearen bozeramaileak egin zuen galderari erantzuteko, Gobernuko presidenteak hitza eman zuen Lege Egitasmo hau  hasi berria den bilkura aldi honetan bidaliko zuela (2005eko abenduaren 14ko Bilkura Egunerokoa).
 
2006 urteari ofizialki eman zaio Kongresuan "Oroimenaren urtea" izena.
 
Euskal legebiltzarkide taldeak Diputatuen Kongresuan erregistratu du jadanik martxoaren 3ko biktimen gaineko Ez Legezko Proposamena, otsailean bertan eztabaidatuko dena.
 
3.- GARAPEN EKONOMIKOA ETA POLITIKA SOZIALA
 
Ongizate Estatuak bi alderdi ditu: aberastasuna sortzen duen garapen ekonomikoa eta aberastasun hori berdintasun eta gizarte kohesio irizpideen arabera banatzea ahalbidetzen duten gizarte politikak. 
 
Euskal  legebiltzar taldeak kontrol zorrotza egiten jarraituko du Estatuak Euskadin egiten dituen inbertsioen gainean eta  bere garapenari eragiten dioten erabaki ekonomikoen gainean.Taldea da gai hauetaz arduratzen dena.
 
Hainbat ekimen aurkeztu dira gizarte politikaren inguruan, Gorte Nagusietan eztabaidatu behar diren ekimenak Gizarte Segurantzaren erregimenari eragiten diotelako.
 
-         Anputatuak izan diren pertsonen arazoen gainean; agenesia, jaiotzez, istripuz edo gaixotasunez  gorputz-adarren bat faltan edo  anputazioa egin dieten pertsonak.
-         Erretiro aurreratuen kasuetan , 65 urte betetzean  jubilazioagatiko kopuruak eguneratzearen gainean.
-         Etorkinak lanaren bidez gizarteratzearen gainean.
PARTEKATU