GALEUSCAT
Jarduera egitasmoa 2006

Francisco Jorquera (BNG), Josune Ariztondo (EAJ-PN
25
Urtarrila
2006
Hainbat agiri

. Sarrera.
 
I. Ardatz estrategikoak.
 
II.GALEUSCAT  Batzarra  Madrilen (urtarrilaren 25ean)
 
III. 2006 urterako Jarduera egitasmoa.
 
 Azken hausnarketa

 0. SARRERA.
 
Etorkizunari begira zabaltzen den egoera politikoa (globalizazioa, Estatu-nazioaren krisialdia, aniztasuna, gizarte mailako identifikazioen aldatzea, Europaren eraikuntza...) denoi eragiten digun errealitatea da. Kultura politiko berria dator bidetik eta honetan  izaerazko abertzaletasun demokratikoak subjektu eta protagonista bilakatuko dira:kultura berria Espainiar estaturako, Estatuak betidanik  gizarte errealitateak baloratzeko erabili  eta zabaldu  izan duen irizpide ezberdina behar duena.
 
Horregatik, GALEUSCAT aliantza osatzen duten taldeen egitasmo sozial edo politikoak  zeintzuk diren alde batean utzita, eta  alderdi bakoitzak gauzatuko dituen alde biko  harreman legitimoak baino harago, BNG, EAJ-PNV,CDC ETA UDC alderdion ustez beharrezkoa da ekintza politiko bateratua ezartzea, gaurkoan aurkezten dugun GALEUSCAT 2006 Egitasmoan gauzatzen dena.
 
 
I. ARDATZ ESTRATEGIKOAK.
 
Lau dira 2006 urtean gure jarduera egitasmoa gidatuko duten oinarrizko ardatzak:
 
·        Aberri aniztasunaren alde egiten dugun apustua gizarte osoan zabaltzea.
·        Antolatutako gizarte zibilarekiko harremanei bultzada ematea, elkar ezagutzeko eta lankidetzan aritzeko bidetzat hartuz.
·        Gure talde politikoek ikastaro eta  prestakuntza mintegietan parte hartzea ekintza politikoaren maila ezberdinetan.
·        GALEUSCAT  osatzen duten  alderdiek Diputatuen Kongresuko , Senatuko eta Europar Legebiltzarreko politiken koordinazioan aurrera egitea.
 
II. GALEUSCAT Batzarra Madrilen
 
Hautetsien urteroko bilera edo Galeuscat Batzarra izenekoan, foro legegile eta betearazleetan kargua duten Bloque Nacionalista Galego, Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco, Convergència Democrática de Catalunya eta Unió Democrática de Catalunya alderdietako  150  baino hautetsi gehiago izango dira .
 
Bost dira  Batzar honen helburuak.
 
a)     GALEUSCAT, berau osatzen duten indar abertzaleen arteko aliantza estrategiko gisa sendotzea eta finkatzea.
 
b)     Estatu barruan gure errealitate nazionalen onarpen juridiko-politikoan  aurrera egiteko  lan egin, hitz egin , eztabaidatu eta adosten duen " hautetsi abertzaleen taldea " kontzeptua barneratzea eta kanpora zabaltzea .
 
c)      GALEUSCAT 2006 ADIERAZPEN POLITIKOA aurkeztea.
 
d)     GALEUSCAT 2006 Jarduera Egitasmoa onartzea.
 
e)     TRIBUNA GALEUSCAT elkarteari  bultzada sendoa ematea.
 
III. 2006 urterako JARDUERA EGITASMOA. Ekimenak
 
1.    GALEUSCAT  2006  topaketa politikoak
 
GALEUSCAT 2006 Agiri Politikoa  eta  Jarduera Egitasmo hau aurkezteko eta  alderatzeko topaketek tresna egokia osatzen dute GALEUSCAT aliantza eta  bere aberri aniztasunerako proposamena ulertzeko .
 
Horregatik, GALEUSCAT-en asmoa da gainerako talde politikoekin topaketak edo lan bilerak burutzea.
 
Helburu zehatzak
 
a)     Indar demokratiko guztiekiko elkarrizketa politikoa sustatzea, bereziki Estatua egituratzeko eredu ezberdinen inguruan; beti ere, gure asmo politiko zilegi eta demokratikoenganako begirunetik abiatuta.
b)     Bizikidetza politikorako ekimen eta oinarrizko proposamenak erdiesteko, beste alderdi batzuekiko adostasuna bultzatzea.
c)      Espainiar Estatuko eta Europar Batasuneko antzeko talde politikoekiko elkarrizketa bide egonkorrak ezartzea.
d)     Barne elkarrizketa eta eztabaidan sakontzea, GALEUSCAT osatzen duten talde bakoitzaren egitasmo politikoarekiko zintzotasuna eta begirunea abiapuntu direlarik.
 
2. GALEUSCAT Taldeartekoa eratzea
 
Otsailean eratuko da eta lau diputatuk eta beste hainbat senatarik osatua izango da. Otsailean emango zaio hasiera bere ibilbideari eta bere  egitekorik nagusiena izango da Kongresuan eta Senatuan legebiltzar ekimen bateratuak aurkeztea, GALEUSCAT osatzen duten talde politikoen interes estrategikoei kalte egin gabe.
 
Helburu zehatzak.
 
a)     GALEUSCAT osatzen duten alderdien ekimenen eraginkortasun politikoa hobetzea, lankidetzan egindako lanaren bitartez.
b)     Legebiltzar egoitzan  lankidetza politiko arinagoa eta eraginkorragoak eskaintzen dituen abantailak erabiltzea, GALEUSCAT-ek ordezkatzen dituen Catalunya, Euskadi eta Galizako gizarte eta politika arloko errealitateekiko errespetuzko diskurtso eta jarrerak erdieste aldera.
c)      Legebiltzarreko lanerako marko egonkor eta sistematikoa lortzea. Uste osoa baitugu GALEUSTAT taldeartekoa tresna egokia dela  Galiza, Euskadi eta Catalunya nazioak onartuak izateko  gure egitasmoa zabalduko badugu.
  
3. TRIBUNA GALEUSCAT  elkartea eratzea
 
EAJ- PNV, BNG, CDC eta UDC alderdiek bultzatuta, Tribuna Galeuscat-ek Madrilen izango du egoitza nagusia eta datozen asteotan hasiera emango dio bere ibilbideari Juan Maria Atutxaren lehendakaritzapean.
 
Lehenetsiko dituen helburuak honakoak dira:
 
1.      GALEUSCAT osatzen duten alderdien pentsamolde eta estrategia politikorako esparruen arteko foro egonkorra eratzea.
 
2.      Politika, jakintza, kazetaritza eta kultura esparruetako pertsona ezagunekiko harremanen bitartez nazio ezberdinen gaineko ezagutzan sakontzea.
 
3.      Madrilgo eta Europako hiriburu nagusietako jakintza eta informazio komunikabideetan eragina izango duen estrategian aurrera egitea.
 
4.      Fundazio  eta mundu  mailako sortze intelektualeko esparruekin  lankidetza markoa ezartzea, Espainia eta Europan garatuko den estrategiaren laguntzarako.
 
5.      Esperientziak partekatzea, helburuak honakoak direla: a) ekinkideen formazioa; b) hurrenez hurreneko gizarteetan zabaltzea ; c) alderdien eta gizartearen artean  loturak  sortzea.
 
6.      Gaur egun  Espainian eta Europa osoan nagusi den gogo-oinarri politiko eta intelektualari alternatiba bat eskaintzea.
 
Tribuna Galeuscat-en lana hiru formatotan garatuko da: barne mintegiak, mintegi/tailer irekiak eta  politika eta gizarte mailako buruzagiekin hausnarketa eta eztabaida jardunaldiak.
  
4. GALEUSCAT-en Idazkaritza eratzea
 
Lau koordinatzailek osatua izango da eta bere egitekoa  taldeartekoaren lana koordinatzea izango da , aliantzaren jarduna aztertzea , egoki jotzen diren proposamenak aurkeztuz, TRIBUNA GALEUSCAT bultzatzea eta, orokorrean, gure itunak bide ona eramateko beharrezko dituen jarduera guztiak gauzatzea.
  
Azken hausnarketa
 
Galeuscat-en kultura politikoak berarekin darama  jardun politikoa definitzeko era zehatza, sistema demokratikoaren aplikatzea bermatzeko tresneria  modu zintzo eta eraginkorrean sakonduz eta hiritargoaren parte hartze eta  ardura hartzea oinarria dela.
 
Aurkeztu nahi ditugun planteamendu abertzaleak ez dira instituzio publikoetara eta haien menpean dauden organoetara mugatuko. Hori dela eta, gizarteratze, bistaratze eta ariketa pedagogikoaren   alde egiten dugun ahalegina , abertzale baikorraren eztabaida eta planteamendu politikoak bateratzen dituen tresna eta plataformen bidez, hau da, subsidiarietate printzipioa egi bilakatzen duen eta boterea eta bere kontrola estatu izan gabe, nazio gisa egituratzen diren herrietara hurbiltzea ahalbidetzen duen abertzaletasuna. Uste osoa baitugu bidea " ibiliaz egiten dela "
 
Madril, 2006ko urtarrilaren 25a
PARTEKATU