Taxuz eta zentzuz, barne-erabilpenerako burututako plana den arren, ezin nabarmenagoa da haren gizarte-eragina, honako bi arrazoi hauek tarteko:
Sekula alderdi politiko batek gauzatu duen euskararen erabilera normalizatzeko lehen plana da, alderdikideen arteko barne-karguen, kargu publikoen zein Alderdiaren egoitzetan edo esanetara lan egiten duten pertsonen eskakizun-maila eta jardunbidea arautzeko.
Lehen plan honekin gure gain hartzen ditugun konpromisoak, euskararen ezagutzara ez dira mugatzen. Erabilerara eta kalitatea ere helburu ditugu eta neurri zehatzak hartuko ditugu.
Ondorioek, jendaurreko erantzukizuna duten karguen eskakizun-maila eta jardunbidea arautuko dituztenez gero, ezinbesteko gizarte-eragina izango dute.
Honako Plan hau gaur aurkeztuko zaie, arratsaldeko 19:30etan, euskararen gizarte-normalkuntzaren onetan gehienbat ahalegindu ohi diren gizarte-eragileei. Alegia, Euskaltzaindia, Unibertsitateak, Eusko Ikaskuntza, Labayru, Eskola Publikoetako Guraso eta Irakasleen Elkartea, ikastetxe kontzertatuak, kultura-elkarteak eta komunikabideei.
EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO EAJren LEHEN PLANA
I. EZAUGARRIAK 1. Konpromiso zehatz eta ebaluagarriak ditu Planak, bai euskararen ezagutzari zein erabilerari lotuak. Honakoak nabarmendu daitezke
:
- Alderdiaren barruko zein Herri Erakundeetako kargudunak.
- EAJ-PNVren esanetara dauden langileak eta eskaintzen diren zerbitzu eta produktuak.
2. Plana, malgua da.
- Bere oinarri nagusia, ezagutzari dagokionez, lurralde eta eskualde desberdinetako egoera soiolinguistikoa da eta hau, jakina denez, oso anitza da; eremu batetik bestera halako tarte haundiak daudelarik.
Erreferentzia batzuk, hauexek:
- Euskaldunen indizea % 40 edo haundiago: zerrenda buruak.
- Euskaldunen indizea % 70 edo haundiago: zerrenda buruak.
- Euskaldunen indizea % 40 baino txikiago: hautagai zerrendan gutxienez bat.
- Portzentaia gauzatzeko orduan, 10 hautagaikako taldeak hartuko dira.
Malgutze irizpideetan, beste bi:
3. Nazio mailako plana da. - Nazio maila zaintzeko erabakiz, gutxiengo konpromisoa dugu euskararen berreskurapenak euskal nazioaren eraikuntzan eta gizarte integrazioan duen garrantzian sinestuz. Plan nazional bakar baten alde egin dugu. Horrela, batzuk urrats erabakiorrak hartu beharko ditugu geure burua euskalduntzeko; beste batzuk, benetan barneratu behar dugu erabilera eta kalitatea zaintzeko eta, edozein eratara ere, denok aurkituko dugu lehen Plan honetan hobetze aukera, baia euskararen ezagutzan zein erabileraren alorrean.
- Euskararen ezagutza eta portzentajeak baino zerbait gehiago da plan hau. Lotuta dago bere erabilerak duen balio erantsiarekin, materialen sorrerarekin, hizkuntza paisaiarekin, pertsonal kontratazio irizpideekin.
4.- EAJ-PNVren Lehen Euskara Plana, batez ere, alderdikide guztien erantzukizun eta erronka gisa erditu dugu.
Bereizketara jo dugu- gutxieneko arautzea- eta jakin badakigu horrek ate batzuk zabalik ixten dituela hegal batzuk
. Ohartu egiten dugu hori beronen balioa, arestian emandako hiru ezaugarrietan datzalakoan. Eta, batez ere, guk guztiok geureganatu nahi dugun konpromisoan. Horregatik:
- alderdikide guztien ardurari dei egin nahi diogu (eta Alderdiaren Organoetan lanik gorenak dituzten pertsonen ardurari ere).
- Lehen Plana izanik, eta beste erakunde politikoetan aurrekaririk ez dagoela, ebaluazioak berak emango dizkigu hurrengo hobekuntzetarako eman beharreko urratsak.
II. EDUKIAK
1. Hiru ataletara hedatzen eskakizunak:
a) barne karguak edo kargu publikoak betetzeko eska daitekeen euskararen ezagutza mailaren gaineko ebazpenak.
b) erabilera gaineko ebazpenak.
c) lan-kontratazioak, materialak, hizkuntza paisaia.
2. Euskararen ezagutzarekin loturiko konpromiso zehatzak. Hautagaiei dagokienez, euskaldunak izango dira:
- Lehendakaria, Nafarroako Foru Gobernuaren Presidentea, Eusko Legebiltzarraren Lehendakaria, Nafarroako Parlamentuaren Presidentea, Ahaldun Nagusiak, Batzar Nagusietako Lehendakariak eta hiriburuetako alkateak.
- Gobernuetako, legebiltzar ganberetako eta hiriburuetako alkatetzetako bozeramaileak. EITBren Zuzendari Nagusia.
- EBBren Lehendakari eta Idazkaria, bost herrialde buru batzarren lehendakariak eta Aberri Batzarraren Mahaiaren lehendakari eta lehendakari ordeak; Aberri Epaimahaiaren eta Aberri Berme eta Zaingo Batzordearen lehendakariak.
- Hautagai zerrendetako buruak euskaldun indizea % 40koa edo goragokoa denean, hautagai zerrenda osoak euskaldun indizea %70tik goragokoa denean (portzentajea 10 pertsonako tarteetan beteko da).
3. Euskararen erabilerarekiko konpromisoak - Alderdikide eta hiritarren hizkuntza eskubideak errespetatu eta sustatuko dira.
- Organo elebidunek (euskaldunen portzentajea %70tik gorakoa) euskara erabiliko dute lan hizkuntza gisa.
- Argitaratutako agiriak ele bitan izango dira gutxienez.
- “Lehen hitza euskaraz”
- Euskararen aldeko ekintza baikorra gauzatuko da, hau da, EAJren egoitzetako hizkuntza paisaia, zerbitzuak, materialak...
- EBBren Euskara Zerbitzua eratuko da.
Sabin Etxean, 2005eko abenduaren 19a