Iritzia
18Iraila
2005
18 |
Iritzia

BAKEAREN IRRIKA

Iritzia
Iraila 18 | 2005 |
Iritzia

GARAIPENA eta mendekua nahi dituenak ez du onez oneko bakerik nahi. Eta onez oneko bakerik nahi ez duenak ez du bake girorik nahi. Hori da PPri gertatzen zaiona: bere hitzetan eta ekintzetan argi eta garbi aldarrikatzen duena. Beste zenbaitek ez ditu, jakina, ekintzak hitzak bezain ederrak. Hala ere, bakerako gogorik badutela, dirudi, oraingoan.
Herri honen bake nahia handia da. Itxaropenik ere biztu da. Baina girorik ez da sendotzen, urratsik egiten ez delako. Joan Mari Uriarte gotzainak hori guztia zuen hizpide Arantzazun. Besteak beste bake giroa sendotzeko urratsak eskatzen zituen. Kale borrokak, mehatxuek eta abarrek desagertu egin behar dute bake giroan. Eta hona hemen gotzainaren bekatu larria: presoen eta etxekoen eskubideak ere zaindu behar dira. Bakoitzari dagozkion eskubideak aldarrikatzea, erasotzaileak eta erasotuak, kaltegileak eta kaltetuak, hiltzaileak eta hilak berdintzea al da?

Estatu mendekatia eraiki nahi dutenentzat bakarrik. Inork ez du gaizkileak atxilotu, epaitu eta zigortu behar ez direnik esaten. Erruduna bakarrik zigortu behar dela, ez errudun ustekoa. Eta gaizkilerik handienak ere badituela bere eskubideak, alegia. Eta gaizkilea okerrera bultza dezakeen nolabaiteko giro hori aldatzen ere saiatu behar dela. Demokraziaren eskakizunak dira. Ebanjelioarenak, areago.

Kaltetuak, jakina, «begia begi truk» nahiko luke. Hain zuzen, mendekua gizartetik baztertzeko eman zaio estatuari zuzen eta neurriz zigortzeko eskubidea eta eginkizuna. Baina PPk estatu mendekatia nahi du. Konstituzioak debekatzen duelako ez du heriotz-zigorrik ezartzen. Izan ere, presoen eskubideen errespetua eskatzea erasotuentzat iraingarri baldin bada, hiltzailea ez hiltzea ez al da alargunei eta umezurtzei irain egitea? Heriotz-zigorra ez ezartzea hiltzailea eta eraila berdintzea al da? Bolbora errez festa egin nahi duenak bere eskubidea emakume langabetu, jipoitu eta bortxatuen eskubideekin berdintzen al du?

PARTEKATU