Iritzia
14Abuztua
2005
14 |
Iritzia

Salbuespen bat baino gehiago

Iritzia
Abuztua 14 | 2005 |
Iritzia

Noizbait gertatu behar zuen. Euskaldunontzat, zorionez, Almerian gertatu da. Juan Martinez Galdeano nekazaria hil dute guardia zibilek, debekatutako tresnak eta moduak erabiltzeagatik. Eta erabilitako tresnak ezkutatzen eta erabilitako moduak zuritzen saiatu dira. Hildakoa ezin ezkutatu, ordea, eta jendearen haserrea ere baretu beharra zegoen. Jose Antonio Alonso barne ministroak ikertu eta hitz egin beharra zeukan, beraz. Eta «ikerketari jarritako eragozpena» salatu du ondoren, «salbuespena» dela gehituz zuritu nahi izan du guardia zibilen ohorea.

Guztiak ez direla horrelakoak, neuk ere ez dut dudarik. Baina «salbuespena» dela sinesteko tortura salaketa gehiegi izan da, ez jipoituen aldetik bakarrik baita Amnesty Internationalen aldetik ere. Eta epaitegiek zigortuak ere bat baino gehiago izan dira. Nekazari batekin hori gertatu baldin bada, Jose Antonio Alonso ministroak atera bitza kontuak beste batzuekin zer gerta ote daitekeen. Eta har bitza neurri zorrotzak. Almeriako hau ez baita frankismoan nahi zutena egiten ohitutako zahar batzuekin gertatu, demokrazia garaian jaio eta hazitakoekin baizik. Eta ez da estuasunean aurkitu den bakarrarekin gertatu, ezta nonahi aurki daitezkeen asto pare batekin ere; bederatzirekin, alazankoa!


Indarra erabiltzeko eskubidea eta agindua dituenak gehiegikeriak egiteko arriskua ezezik harrokeria ere izan dezake. Horregatik, kontrolatu behar ditu ondo horien ardura duen politikoak, lasaikerian goxo egon ez daitezen edo gehiegikeriarik egin ez dezaten. Gaizkilearen erasoa jasan duenak lasaikeria eta gaizkileak gehiegikeriak egotziko dizkietela jakinda, noski. Gurean bezala gatazkaren izeneko borroka armatua dagoen lekuan, areago. Ertzaintzari ezikusi eta entzugor egiteko eskatzen dioten herri honetan, batez ere. Lehen muzin eta orain ederretsi dioten «Parlamento Vascongado» delakoaren legeen arabera jokatzera beharturik ez baleude bezala.

 

PARTEKATU