Iritzia
09Abuztua
2005
09 |
Iritzia

Independentzia

Iritzia
Abuztua 09 | 2005 |
Iritzia

Atzo, lagunarteko hitz aspertuan ari ginela, atera zuen batek kontua, orain asko ez dela bere auzoan bertan gertatua agidanez, jubilatzeko zori-zorian omen dauden guraso biri. Lau semeak (ezkonduta edo bestela), ordurako etxetik kanpo urte batzuk zeramatzatenak, laurak, banaka-banaka, atzera etxera itzuli omen zaizkiela, bakoitza bere arrazoi batengatik noski, baina laurak ere lotsa izpirik egin gabe. Laurak aita-amen etxean omen daude gaur, gurasoen gorabeheran, beren buru gabe, zaharren uztarpean ostera, pozarren nonbait. Gurasoek beren menpetik jaregin nahi omen lituzkete zinez: akuilatzen omen dituzte sarri, eragiten omen diete maiz, nora edo hara joan daitezen bada Ez alferrik! Izan ere: «Erraz dago egiten arazoei larga, gurasoen bizkarrez garraiatuz karga». Kopla motzean egia luzea.

Gaur egun hitzetik hortzera dabilen hizpidea da seme-alaben independentziaren hori: inor gutxik nahi? ahal? duela etxetik alde egin bere garaian garaiz; gehienek ezin? nahi ez? dutela gurasoen "katepetik" atera eta euren buru bizitzen jarri. Ez dago lan erraza, antza. Besteren beharrean dagoena beti gaizki. Baina , lehen burujabe eginak berriz ere bueltan jaiotetxera itzultzen hastea, horratik!

 
Egia ere bada, dena den, ez dela dena ezina. Gure atzoko hitz aspertua ez baitzen horretan geratu. Beste batek esan zigun, bere lagun bat Nafarroatik Madrilera joan omen dela, lan on bat medio, bizitzera; eta (entzun ondo, adiskidea!) amak deitzen omen diola goizero-goizero telefonoz, mutila ordurako jaiki dadin. Zer ote da hori, zer!? Independentzia? Ala Josu Jon Imazen Burujabetza Partekatua!? Hitzetik hortzerako hizpidea hauxe ere, ala demonio

PARTEKATU