Iritzia
31Uztaila
2005
31 |
Iritzia

110. URTEURRENA

Iritzia
Uztaila 31 | 2005 |
Iritzia

1895ko uztailaren 31an, San Iñazio eguna, urte bat lehenago ireki berri zen “Euzkeldunon Batzokijan” (Bilboko Correos kaleko 22. zenbakian), hirurogei lagun abertzale bildu ziren Bizkai Buru Batzarra sortu eta hautatzeko. BBBa Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ-PNV) muina izan zen. Sabino Arana, abertzaletasunaren “aita”, lehendakari eta Luis bere anaia lehendakari-orde hautatu zuten. Hortik aurrera, Alderdi bezela, historia luze bat eduki du.

Lehendabiziko urteak zailak izan ziren, independentziaren aldeko taldeek ilegalak baitziren. Hasieratik, EAJk jipoiak jasan zituen: zentsura, egunkarien ilegalizazioa (Bizkaitarra, Baserritarra), batzokien itxierak, espetxe-zigorrak, etab. Baina ezin zioten uko egin bere proiektuari: EAJ Euzkadiren independentzia lortzeko medio bat izateko sortu zen eta horregatik zailtasun eta oztopo guztiak gainditzeko beti prest agertu da.

 

Primo de Riveraren diktaduran, alderdia bitan banatu zen, “Aberri” eta “Comunión” delakoetan. “Aberri” ilegala bihurtu zen, aldiz, “Comunión”ek legala segitzen jarraitzen zuen, politika erabat utziz. Hala ere, bi alderdi hauek euskal kulturaren kontserbazioan lana egiten jarraitu zuten, gehien bat Euskararen alde. Diktadorea hil ondoren, bi alderdiak berriz batu ziren, EAJ berriro sortuz.

 

Errepublikan, EAJk distantziak mantendu zituen ezkerreko alderdi espainolekin: horregatik berandu iritsi zen Autonomi Estatutua, nahiz eta saiakera eta proposamen asko egon (azkenik Nafarroa gabe, eskuindar espainola gehiengoa baitzuen). José Antonio Agirre Lekube Lehendakari hautatua izan zen, 1936ko urriaren 7an. Eusko Jaurlaritzan EAJ, Acción Nacionalista Vasca (ANV) eta Errepublikaren aldeko alderdiak (komunistak, sozialistak…) parte hartu zuten. Baina Franco heltzear zegoen. EAJ Errepublika eta Euskal Herriaren askatasunaren alde jarri zen, Euzko Gudarostea (milizia abertzaleak) sortuz. Gernika bombardeatu zuten. Herria suntsitu zuten. Gerra galdu genuen, eta atzerrira ihes egin zuen alderdiak.

 

Francoren diktadurarenpean ezin zen gauza handirik egin. Indar gehienek diplomazian jarri ziren, baina estatu europarrak eta amerikarrak ez zuten laguntzik eman. Garai hortan, ETA sortzen da: independentziaren aldeko eta frankismoaren aurkako mugimendu armatu bat. Hala ere, EAJ beti egon da indarkeriaren aurka: ezin da indarkeria erabili helburu politikoak lortzeko.

 

Franco hil ostean, EAJ beti egon da Eusko Jaurlaritzan, hainbat paktu eta akordio eginez. Orokorrean, esan dezakegu lana ondo egin dela, zailtasunei aurre eginez. Garaikoetxea, Ardanza eta Ibarretxe pasa dira Ajuria-Eneatik.

 

EAJ Euskal Herriaren zati handi bat da, bai bere nortasunean, bai bere proiektuan. Ezin dugu ahaztu, nahiz eta eszisio handiak egon, betidanik EAJren helburua Euzkadiren independentzia eta euskaldun guztien ongizatea dela. Eta gu, erabat ados gaude horrekin.

 

Beraz, ZORIONAK EAJ! Zorionak ere jeltzale eta abertzale guztioi. Segi dezagun gure bidean, independentzia lortu arte!

 

“Dana emon behar jako, maite dan azkatasunari” (Lauaxeta).

GORA EUZKADI ASKATUTA!

PARTEKATU