Iritzia
10Uztaila
2005
10 |
Iritzia

EUSKAL PRENTSAREN ARTIZARRA

Iritzia
Uztaila 10 | 2005 |
Iritzia

KAPUTXINOEN etxean eta eskutik berpiztu zen gerra ondoan "Zeruko Argia". Gerra aurreko izen berberarekin berpiztu bazen ere, ordea, sekulan berpiztu ez zen gerra aurreko «Argia» izan nahi zuen izatez. Izanari izena egokitu zitzaion gerora, horretarako errejistratu baitzen "Argia" izena 1974 aldera, gerra aurreko astekariaren jabeen baimenez. 1919an jaio zen aldizkaria, gerra ondoko isilaldi luzearen eta 1954ko agerraldi laburraren ondotik, 1963an berpizturik, 2000. alera iritsi da dotore, beste edozein astekari bezain interesgarri. Euskarazko prentsan lehiakideak dituen bakarra da, gainera. Eta oso itxurazko lehiakideak baditu ere, "Argia" da txapeldun, nik uste.

Kulturako aldizkari bezala berpiztu bazen ere, langile eta abertzale arazoak ez beste gaiak erabiltzeko baimen berezia zuen, zentsura zorrotzaren begiradapean jakina. Baimenik gabe ezin zitekeen ale bat bera ere kaleratu. Baimenarekin kaleratu arren, ondoko egunetan noznahi bahitu zezaketen. Isunik eta auzirik jasan behar izan zuen, beraz, behin baino gehiagotan. Informaio orokorreko bihurtu zenean ere jasan zuen estuasun larririk.

 

Informazioko astekari bat baino zerbait gehiago zen «Argia»: irakurle eta idazle eskola, euskaltzaleen eta abertzaleen topaleku, euskalgintzaren bultzatzaile eta abar. Laurogei urteko Manuel Lekuona bezalako ospetsuek eta Joseba Sarrionandia eta Patxi Baztarrika bezalako mutiko ausartek idatzi ohi zuten ale berean. Hantxe hasi ziren Joan Antonio Letamendia eta Edorta Kortadiren ondotik Antton Olariaga eta Jon Zabaleta artistak ere. musu truke, astekaria itxuraz hobetu nahian.

 

Geroztik izan zituen «Argia»k bere gorabeherak eta ahulaldiak ere, astekari eta egunkari elebidunen eraginez, batez ere. Santu berria janzteko zaharra larrugorri utzi behar baitzen. Baina larrialdietatik aurrera atera duten langile saiatuak izan dituelako iritsi da heldu den gailurrera, euskal prentsaren artizarra. Zorionak.

PARTEKATU