Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren Proposamena dela-eta, Kongresuak finkatu duen eztabaida-prozed
23Urtarrila
2005
23 |
EBBren agiriak

Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren Proposamena dela-eta, Kongresuak finkatu duen eztabaida-prozed

Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren Proposamena dela-eta, Kongresuak finkatu duen eztabaida-prozed
Urtarrila 23 | 2005 |
EBBren agiriak

EBBren agiriak


Konstituzioaren 151.2 artikuluak zera dio: “Parlamentarien Biltzarrak Estatutuaren egitasmoa onartu ondoren, Kongresuko Konstituzio-Batzordeari bidaliko zaio. Batzorde honek bi hilabete izango ditu, egitasmoa aurkezten duen Biltzarraren ordezkaritzaren partaidetza eta laguntzarekin batera, behin betiko formulazioa elkarren arteko adostasunez erabakitzeko “.

    Kongresuko Lehendakaritzaren Erresoluzioa, 1993ko martxoaren 16koa, honako helbide honetan ikusgarri dena:

                         www.congreso.es/funciones/n_desarrollo/n18.htm

 

     Kongresuko Lehendakaritzaren erresoluzioak ez dira Lege eta ez dute Lege baliorik ere.

 

Argudioak

     Eusko Legebiltzarrak erabateko gehiengoaz hartu duen erabakia izapidetzeko Diputatuen Kongresuaren Mahaiak finkatu duen prozedura legearen zein Konstituzioaren kontrakoa ote den aztertzerakoan, honako arrazoiak hartu dira kontuan:

 

   Konstituzioak Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren negoziazioari lehentasuna ematen dion arren, Mahaiaren erresoluzioak finkatzen duen izapide-prozedurak muzin egiten dio Konstituzioak 151.2 artikuluan jartzen duenari eta uko egiten dio hasieran aipatutako lehentasunari.

     Artikulu honek finkatzen, derrigortzen eta bermatzen du Eusko Legebiltzarrak onartutako proposamenaren testuaren beharrezko negoziazioa. Hau da, Konstituzioaren betekizun honek itunaren beraren izaera finkatzen dut eta, beraz, Gorteen tramitazioaren zehar gertatu behar duen negoziazioa. Alegia, Lege baliorik ez duen Kongresuko Lehendakaritzaren erresoluzioak inondik ere ukatu edo ekiditzerik ez duen negoziazioa.

 Beraz, batere arrazoirik gabe murrizten ari zaio Eusko Legebiltzarrari bere negoziazio-ahalmena eta, aldi berean, baita Kongresuko diputatuei ere, Gorteei dagokion eztabaida eta onarpen fasean.

  Murriztapen honen eraso egiten dio 151.2 artikuluaren Konstituzio-betekizunari eta, beraz, daitekeena da Konstituzioaren aurkakoa izatea.

  Ondorioz, Raxoyk eta Zapaterok elkarrekin egindako itunaren ostean PP eta PSOEren asmoak --Eusko Legebiltzarraren erabakia batere eztabaida eta negoziaziorik gabe izapidetzeko-- hausten ditu, ustez,  legeria eta Konstituzioa.

PARTEKATU