Iritzia
22Azaroa
2004
22 |
Iritzia

Abertzaletasuna, programa politikoa

Iritzia
Azaroa 22 | 2004 |
Iritzia

Amatiño

Iritzia

Deia


Zer da abertzaletasuna? Geure burua abertzaletzat dugunoi ere dezente kostatuko zaigu erantzunen bat laburbiltzea. Abertzaleok abertzale gara... abertzale garelako, geure burua abertzaletzat sentitzen dugulako. Hau ere arrazoitu beharra al dago ba? Izan ere, zergatik beste edozer denak ez du esplikaziotan aritu behar eta abertzale garenok, ostera, beti justifikaziotan jardun behar dugu?

Nik ez dakit zergatik naizen abertzale baina badakit zergatik nere abertzaletasunari kontuak eskatzen zaizkion eta Espainia, Frantzia edo Estatu Batuetako abertzaletasunari, aldiz, ez. Eran-tzuna erraza da: Estatuaren jabe diren abertzaletasunak (patriotismo constitucional, alegia) ez du etsaminarik gainditu behar eta Estatuaren babesik ez duen abertzaletasunak, ostera, eten barik jarraitu behar du azterketarik azterketa bizitza guztian zehar.

Gai honetan murgildu nahi duenarentzat kalean da “Poder y Comunidad. Una sociología del nacionalismo” (Pamiela argitaletxea. Iruñea, 2004) liburua, Deustuko Unibertsitatean Soziologiaz Doktore den Ricardo de la Encina y Pérez Onraita irakasleak burutua. Nazionalismoaren hainbat teoria lantzen du eta Estaturik gabeko aber-tzaletasunen nondik norakoa azaldu.

Ricardo de la Encina irakaslearen ustez abertzaletasuna mugimendu sozial eta historikoa da, erabateko izaera politikoa duena. Haren iritziz, abertzaletasunari zentzu arrazional sakona dario, mugimendu hau bereziki ahalegintzen da-eta nolabaiteko antolamendu politikoren baten bila, nazioen kultura eta nortasun kolektiboa zein gizarte-kohesioa gorde ahal izateko.

“Abertzaletasuna aberriaren izenean egindako aldarrikapen multzoa da, zenbait interes eta gatazka politiko bideratzeko taxuz eta zentzuz burututako hildoa, nazio-taldeek euren nortasunari eutsi diezaioten”. Abertzaletasuna “esistentziala” da, nazioaren izatea gogotan duenez gero, baina baita “arau emailea” ere, helburuak lortzeko baldintzak aldarrikatzen dituen neurrian. Zentzu honetan, “abertzaletasuna programa politikoa da”. Eta “iraultzailea” gainera.

 

PARTEKATU