Nik ez dakit zergatik naizen abertzale baina badakit zergatik nere abertzaletasunari kontuak eskatzen zaizkion eta Espainia, Frantzia edo Estatu Batuetako abertzaletasunari, aldiz, ez. Eran-tzuna erraza da: Estatuaren jabe diren abertzaletasunak (patriotismo constitucional, alegia) ez du etsaminarik gainditu behar eta Estatuaren babesik ez duen abertzaletasunak, ostera, eten barik jarraitu behar du azterketarik azterketa bizitza guztian zehar.
Gai honetan murgildu nahi duenarentzat kalean da “Poder y Comunidad. Una sociología del nacionalismo” (Pamiela argitaletxea. Iruñea, 2004) liburua, Deustuko Unibertsitatean Soziologiaz Doktore den Ricardo de
Ricardo de
“Abertzaletasuna aberriaren izenean egindako aldarrikapen multzoa da, zenbait interes eta gatazka politiko bideratzeko taxuz eta zentzuz burututako hildoa, nazio-taldeek euren nortasunari eutsi diezaioten”. Abertzaletasuna “esistentziala” da, nazioaren izatea gogotan duenez gero, baina baita “arau emailea” ere, helburuak lortzeko baldintzak aldarrikatzen dituen neurrian. Zentzu honetan, “abertzaletasuna programa politikoa da”. Eta “iraultzailea” gainera.