Hitzaldia
20
Ekaina
2016
Hitzaldia

Gorka Urtaran. Hiri Berrikuntza gaia landuz ekitaldi sektoriala. Vitoria-Gasteiz

Hitzaldia
20
Ekaina
2016
Hitzaldia

Aro berri bati ekin diogu hirigintza ulertzeko moduan.

Paradigma berri bat, hiriaren premiei iraunkortasuna gogoan harturik erantzuteko. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari gara agintaldi honetan, ikuspegi ekologikoa ardatz izango duen plana izan dadin.

Hiri iraunkorra bihurtu nahi dugu Gasteiz, hiri konpaktua, giza-eskalakoa, karbono-maila txikikoa. Pertsonentzako espazio publiko zabalak izango dituena.  Jendearentzako hiria, hemen bizi garan guztiontzako hiria.

Azken urteotako zenbait jokabide aldatzea eskatzen du horrek. Eta, bereziki, lurzoruaren kontsumoari dagokionez. Aurki izango dugun plan berriarekin, mugak jarriko zaizkio hiriaren zabalkuntzari. Dagoeneko errotuta dagoenari erantzutea dagokigu orain, dagoeneko eraikita dagoenari. Kontua ez da esparru berriak urbanizatzea, dagoeneko urbanizatuta daudenak hobetzea baizik. Kontua ez da etenik gabe etxebizitzak eraikitzen jarraitzea, eraikita daudenak eraberritzea baizik. Kontua ez da kale berriak urbanizatzen jarraitzea, lehendik ditugun kale eta plazak, hots, espazio publikoak berritzea baizik.

Betiko auzoak —urrezko auzoak— birgaitu, eraberritu eta indarberritzeko garaia dugu; hala nola Koroatze auzo hau, zeinek 12.000 bizilagun baititu —Gasteizko auzoen artean seigarrena, biztanle-kopuruari dagokionez—.

Desde el Ayuntamiento hemos activado iniciativas destinadas a impulsar esta nueva política urbanística de rehabilitación y regeneración y lo queremos hacer de la mano de las y los vecinos.

Por un lado, en este primer año de legislatura hemos conseguido transformar la Sociedad Ensanche 21en una sociedad dedicada a la rehabilitación de viviendas y regeneración de espacios públicos, destinando 2,6 millones de euros para la rehabilitación de casi 4.000 viviendas en una doble clave: la mejora de la accesibilidad y la mejora de la eficiencia energética.

Y nuestro empeño es seguir en esa línea, de tal manera que para finales de año hayamos podido destinar 1,8 millones más a la rehabilitación de vivienda de nuestros barrios de oro.

Por otro lado, hemos puesto en marcha el proyecto de rehabilitación integrada de Coronación impulsado por el Gobierno Vasco. Un proyecto que ha sido avalado técnica y económicamente por las instituciones europeas dentro de la iniciativa SmartenCity. El proyecto de rehabilitación integrada de Coronación supone un gran hito en las políticas de regeneración urbana desde una perspectiva integral: contempla todos los ejes que definen nuestra política de transformación y modernización urbana:

1.- La  rehabilitación de viviendas en clave de accesibilidad y eficiencia energética con una nueva red de calor de barrio:

Se está trabajando en la definición de los proyectos de rehabilitación de las viviendas, así como en la nueva red de calor del barrio utilizando biomasa. Cabe recordar que el plan incluye un nuevo sistema de calefacción de distrito operado con biomasa que abastecerá a un área de 1.300 viviendas.

2.- La regeneración de los espacios públicos, de calles y parques, recuperando espacios para la gente, para el peatón, y fomentando modos de transporte sostenible y saludable. El Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz está precisando los detalles de las intervenciones que se plantean, contemplando reformas de calles y plazoletas, medidas de calmado de tráfico, mejoras de jardines e introducción de nuevos servicios, entre otros.

3.- La utilización de las tecnologías de la información de la innovación y de la tecnología más avanzada,  en coherencia con el nuevo concepto de ciudad inteligente que estamos impulsando en Vitoria-Gasteiz.

Este proyecto que ha arrancado este ejercicio tendrá una duración de cinco años y medio y busca desarrollar la estrategia europea para la creación de ciudades inteligentes neutras en carbono (libres de CO2) en coordinación con las ciudades de Tartu (Estonia) y Sondeborg (Dinamarca).

Hasiera-hasieratik Koroatze auzoko bizilagunen eskutik garatzen ari den proiektu bat dugu. Jendaurrean eskertu nahi dut auzoko kolektiboek egindako lana, proiektu honetan izan duten inplikazioa. Bost urte eta erdi hauetan egin beharreko bidea elkarrekin egin beharra daukagu bertan parte hartzen dugun bizilagun, erakunde eta enpresek, lankidetza publiko-pribatuaren formula baliatuz.

Hartara, gasteiztarren eskutik egin nahi dugu hiria, hobetu nahi dugu hiria. Horrela egiten da herria, guztion artean, jarduera publikoaren esparruetako bakoitzean inplikatutako agente sozial, ekonomiko eta politiko guztien partaidetzarekin.

Respecto a la financiación, el proyecto SmartEnCity cuenta con un presupuesto total, que incluye las tres ciudades concernidas (Vitoria-Gasteiz, Tartu y Sonderborg), de 75.500.000 euros, siendo la subvención total que otorga la Comisión Europea de 27.800.000 euros. El presupuesto para el proyecto de Vitoria-Gasteiz asciende a 29.500.000 euros y la subvención que se recibirá desde Bruselas está cifrada en 10.880.000 euros. El proyecto incluye también ayudas por valor de 3.300.000 euros para las familias con menos recursos del barrio, para que nadie se quede por el camino por falta de recursos.

Nolanahi ere, agente lokalek bere egiten badute bakarrik izango du zentzua Koroatze auzoan egiten ari garen apustuak, auzoan bizi diren eta lan egiten duten pertsona eta kolektiboek bere egiten badute. Beraz, parteka dezagun esperientzia hau, eta lan egin dezagun elkarrekin gure Gasteiz maite honetako ingurune honetako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko, klima-aldaketaren erronkei aurre eginez bidenabar. Lan gogorra eskatuko diguten bost urte eta erdi ditugu aurretik, baina, programatutako esku-hartzeen bitartez, hiri hobea egitea posible dela erakutsiko dugu. Erakutsiko dugu bide eraginkorra dela gure urrezko auzoak eraberritu eta biziberritzeko.

PARTEKATU