Egunon.
Larunbat goiza dugu.
Eta zuek, hemen bildu zarete boluntario lanak
egiteko,Gasteizko gizon eta emakumeei, gure proposamenak eta konpromisoak
azaltzeko.
Errazagoa litzateke etxean geratzea, lagunekin buelta bat
ematera joatea, familiarekin egotea,….. baina zuek konpromisoa onartu duzue.
Eta, horren aurrean, hautagai naizen aldetik, nire esker
onik beroena adierazi nahi dizuet .
Eskerrik Asko.
Horrez gain, hurrengo egunotan egingo duzuen lanean,
gauza batzuk egitea eskatuko dizuet .
Ezer baino lehenago, dei bakoitzean, Euskadirekin dugun
konpromisoa adieraz ezazue.Behar besteko azalpen guztiak eman itzazue, gure
proposamenak zehaztu, gure ekimenak azaldu. Une konplikatuak bizi ditugu orain
Euskadin eta Gasteizen. Azken hiru hilabeteotako langabezi datuak, guztiz
etsigarriak dira.
Enpresetako arazoak, kontsumo falta eta merkataritza
ahultzen duen zergen igoera….
Hainbeste albiste txarren aurrean, guk itxaropen mezua
hedatu beharra dugu,… baina ez aurreikuspen faltsuak zabaltzeko, baizik eta
gure konpromisoa azaltzeko. Aurrera irtengo garelako dugun uste osoa
adierazteko.
80 eta 90. hamarkadetako krisialdietatik irten ginen.
Gogoan izango duzue Forjasen itxiera.
Ba, oraingo egoeratik ere irten gaitezke,… eta , horixe
irtengo garela.
Enpresei lagunduz, politika industriala eginez, enplegua
sortuz.
Arabak badu etorkizuna. Herrialde hau altxatuko dugu.
Baina, beste aldetik, zintzotasuna eta egia eskatu nahi
dizuet. Egia esan beti. Egoera ekonomikoa oso latza da administrazioentzat ere.
Eusko Jaurlaritzak sarreren beherakada nozitu du, eta zorpetze sakonean dago.
Ez dira, ez, denbora errazak izango, Eusko Jaurlaritza kudeatzeko.
Zorroztasun handia beharko da, eta horrekin batera
kudeaketaren eraginkortasuna. Horregatik, zintzotasuna eta egia eskatu nahi
dizuet. EZIN dugu inoiz agindu, betetzerik izango ez duguna. Hauteskunde
egitasmo bat duzue, eta konbentzituta gaude hori egingarria izango dela.
Legegintzaldi hasiera gogorra izango da alderdi ekonomikotik, gerrikoa estutu
beharko dugu, zorroztasun ekonomikoa eta esfortzua beharko dugu. Baina,
bigarren zatian, etorkizunerako bidea berreskuratu ahal izango dugu.
Zintzotasuna eta egia,….. gehiago agintzeak ez du
sinesgarritasuna suposatzen. Une hauetan, guztiz alderantziz.
Sentikortasuna ere eskatzen dizuet. Hurbiltasuna, hitz
egingo duzuen pertsonekin. Dei bakoitzaren ostean, pertsona bat dago,
errealitate bat, kasu askotan arazoak,zailtasunak,….. beraz, ezinbestekoa da
sentikortasunez jokatzea.
EAJ-PNVren emakume
eta gizonen bihozberatasuna adierazi behar dugu. Errealitatetik dugun
hurbiltasuna. Gasteizko herritar askoren beharrizan eta minak sentitzen
ditugula .
Lantalde bat dugu pertsona prestatuekin,
esperientziarekin, …. Baina baita giza kalitatearekin. Pertsona sentikorrak
gara, bihozberak.
Eta amaitzeko eskatuko dizuet,ez zaiteztela erlaxatu, ez
etsi…… indar guztiz lan egin. Inolako kasurik ez , ez dakit zenbat aterako ditugun esango duten informazioei. Batzuen
eta besteen arteko aldea zuek uste baino txikiagoa da. Beraz, azken momentura
arte lan egin beharra dago, deiak egiten, kalean, Etxean. Kanpaina egin behar
dugu, gelditu barik. Herri hau aurrera ateratzeko, boto guzti-guztiak beharko
ditugulako.
Ez dago ezer erabakita, ez dago ezer eginda, eta pertsona
horiei adierazi behar diezue, Krisi eta zailtasun denbora hauetan, Eusko
Jaurlaritzan EAJ-PNV egotea nahi badute; gure egitasmoa aurrera aterako gaituen bakarra dela uste
badute; beraiek nahi dutena, horixe baldin bada, botoa EAJ-PNVri eman diezaiotela. Hemen ez dago
ezer eginda.
Esker mila guztioi. Eskerrik Asko.