GIZARTE POLITIKAK: EUSKADI,EGOERA TXARRENEAN DAUDENEKIN SOLIDARIOA
Gizartegintza da aberrigintzaren beste aldea .
Euzko Alderdi Jeltzalearentzat, gizarte zerbitzuak dira Ongizate Estatuaren zutabe nagusienetakoak. Zutabe garrantzitsua,Hezkuntza, Osasuna eta Pentsio Sistemarekin batera .
Gure helburua da Ongizate Estatuaren zutabe horiek Euskadin bermatzea. Eta hori lortzeko, ezinbesteko ditugu konpromisoa eta eraginkortasuna .
Oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzeko, lehen urratsa da egoera ahulenean dauden pertsonak babestea .
Lan munduratzea,lehen berme soziala
Enplegua da gure gizartean parte hartzeko bitartekorik nagusienetakoa. Lehenesten ditugun helburuen artean dago gizarte bazterketa egoeran dauden albait eta pertsona gehienei, lan mundurako bidea zabaltzea, beren bazterketa egoera hori kroniko eta atzera ezina bihur ez dadin.
LANBIDE izan da eraginkortasunaren “kontra-eredua” edo “ezeraginkortasunaren eredua”. Gobernua ez da enplegu zerbitzu publiko eraginkorra eskaintzeko gai izan .
Gure ereduan, LANBIDE zerbitzu ireki eta arina da, eta elkarreragin zuzena du prestakuntza eta enpresa sarearekin .
LANBIDEren zerbitzuak enpleagarritasuna lehenesten du, eta gutxien dutenei arreta emateko helburuan parte hartzen du .
Baina horretarako, ezinbesteko dugu ahultasun egoeran dauden pertsonei gaitasuna eta prestakuntza ematea, gizarteratzeko ibilbide iraunkorren bidez. Horien bidez sortuko dira gero, lan munduratzeko prozesuak.
Bigarren tokian, Europar Batasunean azken hamarkada hauetan eman den hazkundeak agerian utzi du, ez dela nahikoa hazkunde eta garapen ekonomikoaren aldeko apustua egitea. Horrekin batera, beharrezko dugu hazkunde bat, gizarteratzeko enplegu sortzailea izango dena. Hitz gutxitan esanda, egoerarik ahulenean dauden pertsonentzako enplegua sortzea.
Eta hirugarren tokian, EAJ-PNVk uste du, oinarriak ezarri behar direla, bazterketa egoerak betikotu ez daitezen. Zentzu honetan, hezkuntza eta osasuna dira ezinbesteko faktore, gizarteak eragin ditzakeen ezberdintasunak oinarrian berdintzen dituztelako .
Konpromisoa dugu Hezkuntzarekin
Ondotxo ezagutzen dut gai hau. Hezkuntza bultzatzeko konpromisoa hartuko dugu, bazterketaren “sorgin gurpila” geldiarazteko. Hezkuntzan egiten den inbertsioa da gizarteratzeko giltza.
Konpromisoa dugu pertsona guztientzako bizimodu duinarekin .
Alokatzeko etxebizitzak gordeko ditugu inguru sozial txirotuetako pertsonek emantzipatzeko aukera izan dezaten, 18 urte betetzen dutenean.
Alokatzeko etxebizitzak gordeko ditugu buruko gaixotasuna edo desgaitasun fisikorik edo psikikorik duten pertsonentzako egitasmoak garatzeko.
Exijentzia maila baxuko etxebizitza eta pentsio sarea zabalduko dugu, kalean bizi diren pertsonek gizarteratzeko prozesuak hasterik izan dezaten.
Beka solidarioen sistema garatuko dugu, prestakuntzaren bidez autonomia prozesua hasi nahi duten pertsonentzat.
Konpromisoa dugu zerbitzuaren eraginkortasunarekin .
Erakunde arteko lankidetza eta koordinazioa bermatuko dugu, gizarte zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko.
Gizarte zerbitzuen jasangarritasunak eta iraunkortasunak gizartearen adostasuna behar du. Eta adostasun hau, erakunde arteko akordiotik lortzen da.
Ardura eta berme politikorako eredu bat proposatzen dugu, gizarte ekintzaren hirugarren sektorearekin batera garatua.
Gainera, lankidetza tresnak ere garatuko ditugu, osasun sistema eta gizarte zerbitzuen artean, bazterketa egoeran dauden pertsonei jarraipena eta laguntasuna emateko. Hori da zerbitzu sozio-sanitario berriak bultzatzeko bidea.
Euzko Alderdi Jeltzaleak konpromiso sendoa du Euskadiren eraikuntza sozialarekin. Okerren daudenak babestea eta gizarteratzea dago gure balorerik oinarrizkoenen artean, pertsonei zuzentzen zaien egitasmoa osatzen dute; eta, proiektu hau, eskubide guztiak dituzten pertsona guztiei begira jarrita dago.
Gure egitekoa da horiek bermatzea, konpromiso eta eraginkortasunetik abiatuta.