Iñigo Urkullu
20Uztaila
2012
20 |
Hitzaldia

Ezhoizko bileran proposatutako neurriak

Iñigo Urkullu
Uztaila 20 | 2012 |
Hitzaldia

Bizi dugun egoera ekonomikoaren aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleak lau gogoeta zabaldu nahi ditu.

Lehenengoa.

Gure Alderdiak behar besteko ikerketa eta ekimen judizialak babestuko ditu sektorearen erreskatearen beharra ekarri duen iruzur finantzario honen erantzuleen ardurak argitzeko.

Bigarrena.

Euskadin dagoen egoera ez da Espainiar Estatuan dagoen berbera. Euzko Alderdi Jeltzaleak gure sistema politiko-ekonomikoak Estatuarekiko harremanean duen aldebikotasuna aldarrikatzen du. Zentralismo politiko eta instituzionalerako egin nahi den itzulera onartezina  salatu nahi dugu.

Hirugarrena.

Euzkadi Buru Batzarraren presidente naizen aldetik, herri honen esparru instituzionala osatzen duten alderdikideei eskatzen diet beren soldata neurri batean murrizteko borondatezko konpromisoa hartzea.

Laugarrena. Neurriak hartu behar dira.

Euzko Alderdi Jeltzaleak salbuespen egoera honetan neurriak abian jartzeko prest dago.

Bat. Estatuari dagozkion neurriak:

- Senatua kentzea.

- Gobernuaren Ordezkaritzak kentzea.

- Estatuko Segurtasun Indarrak Euskal Autonomi Erkidegoak bereganatu dituen eskumenetara egokitzea.

- Aurkeztu diren murrizketen arabera, Armada, Barne Ministerioa eta Errege Etxearen aurrekontua murriztea.

Bi. Euskal Autonomi Erkidegoaren  esparrua.

Euskadin maldan behera jarraitzen dugu, eta Gobernu honek ez du ekonomia biziberritzeko neurririk hartu.

Gelditasun honen aurrean, eta erakundeekiko  dugun ardurak gidatuta, honakoak proposatzen ditugu:

- Zorpetzeko eragiketa berriak berehala amaitzea.

- Nork bere burua zuritzeko eta goratzeko publizitate gastu politika berehala amaitzea.

- Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa berehala deitzea.

Hiru.

Bizkortze ekonomikorako Funtsa sortzeko proposamena:

Espainiar gobernuak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren tipoak igotzea erabaki du, kontsumoa zigortuz eta guztion eros ahalmena beheratuz.

BEZaren tipo guztiak igotzeagatik diru bilketa igoko balitz, diru bilketan ematen den igoera hori ERAKUNDE ARTEKO FUNTSA EGITEKO ERABILTZEA. Funtsa horrekin honako hauek egingo lirateke:

  1. BARNEKO KONTSUMOA BIZIBERRITZEKO JARDUERAK MARTXAN JARTZEA.
  2. ENPRESEN AKTIBO ZIRKULATZAILEARI LAGUNTZEKO PROGRAMA BIZKORTZEA

Gauzatze hau erakunde arteko adostasun bidez egin beharko litzateke Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan.

Hauek dira berehala martxan jartzea planteatu ditugun premiazko neurriak.

PARTEKATU