Gaur eta hemen agertzea pentsatu izan dugu, bizi dugun krisi ekonomiko honetan, Europar komisarioek elkarrekin lan egiteko ahalegina eskatzeko egin duten deialdiaren aurrean, Euzko Alderdi Jeltzalearen atxikimendua adierazteko. Euzko Alderdi Jeltzaleak, helburu hori partekatzen du, eta bereganatu egiten du.
Europak irizpide bateratua eta proposamenak eskatzen ditu. Euzko Alderdi Jeltzaleak bat egiten du horrekin.
Kohesioaren aldeko are ahalegin handiagoa, Bruselan atzokoan ospatu zen europar gailurraren porrotaren ostean.
Gero eta argiago dago, Europa, Europa hau, “bakoitzak gorde dezala berea” goiburuko Europa hau ez dela inor salbatzeko modua izango.
Egoeraren larritasunaz jabetzen gara, eta jakin badakigu zaila dela irtenbidea aurkitzea. Eta, Alderdi honek bere esfortzua eskaini nahi du.
Baina, egoera honen aurrean, Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista kezkatuago daude beren arteko ezbaiak adierazten, elkarrekin lan egiten baino.
Krisia beren intereserako erabiltzen dute, batzuk obsesionatuta daude iraganarekin; eta besteek egiteko aukera izan zutenean ere, egin ez zutena beteko dutela agintzen dute.
Hor jarraitzen dute, beren arteko borrokan eta beren antzezpen horretan.
Oraindik ere, akordio zabalagoaren beharra onartu gabe, une honetan irtenbidea denen artean bilatu behar dugula ulertu gabe.
Antzezpen honen aurrean, zur eta lur gaude Euzko Alderdi Jeltzalearen kontra agertzen duten jarreraren aurrean, guztiz ulertezin iruditzen zaigu hau.
Jarrera horrekin batera, Espainiar Gobernuak ez du Lan Erreformari aurkeztu genion zuzenketarik onartu. Zuzenketa hauek eraman genituen Euskadiko gizarte eragileekin, sindikatuekin eta enpresa erakundeekin zehatz-mehatz aztertu ondoren, eta lege testua hobetzeko helburuarekin.
Jarrera itxi berori ikusten dugu Eusko Jaurlaritzaren aldetik, honek ere ez zuen Aurrekontuari aurkeztu genizkion zuzenketak onartu. Eta orain, hor dago, bere Aurrekontuari murrizketak egiteko beharrean.
Euzko Alderdi Jeltzaleak adostasunera iristeko eta itunak hitzartzeko aukera eskaintzen du. Lehen egunetik egin dugu itun ekonomiko globalaren alde.
Arduraz eta zintzotasunez praktikatu dugu.
Oraindik ere pentsatzen dugu, hori dela irtenbidea .
Eta gainera, erantzuteko eredua ere badugu, bere eraginkortasuna erakutsi duen eredua .
Espainiak ez du funtzionatuko duen eredurik. Euskadik bai. Azken 34 urteotan eraiki den eredua.
Aurrekontuen diziplina hazkundeari eman beharreko bultzada uztartu dituen eredua.
Administrazio publikoaren eta ekimen pribatuaren arteko lidergo partekaturako eredua .
Ekonomia produktiboa babesteko eredua, enpresa eta industriari laguntzeko eredua.
Enpresa barruan, berrikuntza eta nazioartetzean inbertitzen duen eredua .
Egoera hobea mantentzea ahalbidetuko digun eredua. Aurrera egiteko toki hobea eskaintzen diguna.
Dakizuenez, duela hiru aste aurkeztu genituen Euskadirentzako Politika Ekonomiko berrirako oinarriak.
Une honetan, gero eta ezinbestekoago dugun egitasmo hori osatzeko ekarpenak eta ideia berriak jasotzen ari gara.
Ideia hauek bat egiten dute Estatuko legegintzaldi honetarako hartu genituen konpromisoekin. Europar gobernua indartzeko konpromisoa .
Horretarako, hiru proposamen zehatz egin ditugu :
- Europa mailako Ekonomia Ministerioa eratzea .
- Eurobonoak sortzea, eta
- Egiteko berria Europar Banku Zentralarentzat .
Euzko Alderdi Jeltzaleak egitasmoa badu, Europak kohesiorako egin duen deiaren izpiritua eta helburua partekatzen dituenak; eta, lehenago esan dudan moduan, deialdi hori oso-osorik geureganatzen dugu.