Urkulluk Koroatze auzoaren birgaikuntzan atzematen du `smart city´ baterako urratsa, hazkunde jasangarri eta iraunkorrean oinarrituta eta enplegu gehiago eta hobearekin

Urkulluk Vitoria-Gasteizen baieztatu du auzoak birgaitzeko lanak hiri berde eta abegikorrak egiteko norabidean jarri beharko liratekeela, aberastasuna eta enplegua sortzeko apustua eginez.
Urkulluk Koroatze auzoaren birgaikuntzan atzematen du `smart city´ baterako urratsa, hazkunde jasangarri eta iraunkorrean oinarrituta eta enplegu gehiago eta hobearekin IKUSI BIDEOA
22 Iraila | Araba

Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoa birgaitzeko egingo diren lanak "erreferentziazko eredu" dira, Euskadiko edo Europako beste hainbat hiritara eraman daitezkeenak. Horixe aldeztu du gaur Euskadiko hiriburuan, Arabako zerrendaburu Iñigo Urkulluk, eta zentzu berean azaldu du Europak egitasmo hau baloratu eta aukeratu zuela eta lanak amaitzen direnean bertan bizi diren 12.000 herritarrek beren bizitokia goitik behera eraberrituta ikusiko dutela. Urkulluk baieztatu du etorkizunean `smart city" delakoak sortu eta egokitu beharko direla, hau da, pertsonengandik hurbilago egongo diren hiriak, efizienteagoak, hazkunde jasangarri eta iraunkorra enplegu gehiago eta hobearekin uztartuko dutenak.

Urkulluk etorkizunerako proposamen hauek planteatu ditu gaur Arabako hiriburuko Koroatze auzoan bertan, Domingo Deuna Plazan. Jeltzaleen hautagaiak uste du auzoen birgaikuntza fisikoarekin batera, birgaikuntza eta onbideratze soziala eraman behar dela eta, aldi berean, auzo horietako merkataritza onbideratu behar dela. "Etorkizuna `smart city´ delakoak dira: hiri abegikorrak, pertsonengandik hurbil egongo direnak, energia aldetik efizienteagoak, sozialagoak, adimendunagoak eta irekiagoak" azaldu du.

Arabako zerrendaburuak hirien birgaikuntzan eta Koroatze auzorako aurreikusten diren lanetan ikusten du ekonomia suspertzeko aukera, eraikuntzari eta tokian tokiko merkataritzari lortutako enpresa txiki eta ertainen bidez enplegu berria sortzeko aukera. Urkulluk era berean gogoratu du hurrengo legealdian 8.500 milioi euro jarriko dituela suspertze ekonomikorako eta enplegurako,langabezia %10etik jaisteko. Berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak adierazi duenez "egin daitekeen politika sozialik onena enplegua da" eta horregatik uste du auzoen birgaikuntza fisikoarekin batera onbideratze soziala eman behar dela, gizarte politika aurreratuak, tokian tokiko ekonomian eragin ahal izateko. Azken finean hiriak "denon artean" egitea da gakoa, hirigune eta periferiaren arteko gizarte oreka lortzeko . “EAJ-PNVren apustua da hazkunde jasangarri eta iraunkorra lortzea, enplegu gehiago eta hobearekin,hau da, giza garapena gizarte oreka handiagoarekin uztarturik" amaitu du.

PARTEKATU