Prentsa Aretoa

Berriak

2018/11/25

Ortuzarrek espainiar Gobernuari hertsatuki eskatu dio “falta diren transferentzia guzti-guztiak egitea”

Sukarrietako ekitaldi tradizionalean, EBBren presidenteak EAJ-PNVko gizon-emakumeek ETAren aurka egindako ibilbidea aldarrikatu du. ETAk 60 urtean ekarritako askatasun bakarra “desagertu den egunekoa da”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

“Transferentzien Batzorde Mistoa elkartzekoa da bihar. Espero dugu behingoz itxitako bidea irekitzea, eta bi gobernuek egutegi zehatz bat ezartzea, transferitzeke dauden eskumen guztiak ekartzeko. Guzti-guztiak. Estatutuan daude, lege dira, eta guri dagokigu: gizarte honi eta bere erakundeei”. Hori izan da Andoni Ortuzarren gaurko mezu nagusietakoa. Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Sukarrietan egindako adierazpenak dira, bertan ekitaldia egin baitu EAJ-PNVk, Sabino Aranaren omenez, Alderdia sortu zeneko 115.urteurrenean. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria; Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria; Eusko Jaurlaritzako sailburuak diren Josu Erkoreka, Estefanía Beltrán de Heredia, Cristina Uriarte, Beatriz Artolazabal eta Jon Darpón; eta Euzkadi Buru Batzarreko burukideak. 1.000 pertsona inguruk hartu du parte topaketan. Ekitaldia goizeko 10.30ean hasi da, Sabino Aranaren hilobiaren aurrean lore-eskaintza eginez. 11etan meza izan da, eta 12etan Ortuzarrek hartu du hitza. Bertaratutako guztiek minutu bateko ixilunea egin dute indarkeri matxistak erahildako emakume guztien oroimenez. 

Hasteko, Ortuzarrek Sabino Aranaren izaera “linguista eta euskaltzalea” aldarrikatu du, eta euskaldunak gonbidatu ditu “Euskaraldia” ekimenarekin bat egitera. EBBren presidentearen arabera, euskararekiko konpromisoa da EAJ-PNVk hartutako lehen konpromisoa. Bigarren mezua indarkeria matxistaren aurkakoa izan da, gaur, azaroak 25, emakumeekiko indarkeriaren nazioarteko eguna izanik. “EAJ-PNV osatzen dugun gizon-emakumeok berriro ere irmotasun osoz baztertzen ditugu emakumeen aurkako indarkeria-adierazpen guztiak, edozein modutakoak, eremu guztietan eta edozein dimentsiotan. Eta aldarrikatzen dugu emakume bakar batek ere ez duela tratu txarrik merezi, eta ez dagoela ezer ez inor emakume baten aurkako indarkeria justifikatzen duenik”, esan du Ortuzarrek. Ortuzarrek berretsitako hirugarren konpromisoa eremu politikoan zeharo sartuta izan da: “gure balioak, gizartea eta Euskal Nazio eraikuntza zerbitzatzea zer den ulertzen dugun modua: balio humanistak, demokratikoak, bakezaleak. Azken finean, giza eskubideak. Balio horiek pertsona eta bizitza duina dute ardatz.

2018. urtea amaitzear dago. ETA desagertu den urtea. Hori dela eta, talde armatuaz eta hark utzitakoaz ere hitz egin du presidente jeltzaleak. Legatu horrek ez du zerikusirik bere azken “Zutabean” esandakoarekin. “Irakurri dut eta, egia esateko, ez dakit zein den aukera: gertatutakoa ez dutela batere ulertu, edo bere jarduerako hirurogei urteak zuritu nahi dutela. EAJ ordezkatzeko jaio zen ETA. EAJren aurka jaio zen. Hirurogei urte pasata, min asko egin ondoren, eurek egin dute porrot. Porrot politikoa, eta batez ere, porrota Herri hau ordezkatzeko asmoan. Eurek bazekiten nola askatu Euskadi. Hirurogei urte igarota, Euskadiri ekarri diote askapen bakarra desagertzea izan da. ETAz askatu gara betiko. Eurak badoaz, eta guk hemen jarraitzen dugu, Herri honetan tinko sustraituta”, baieztatu du. Lider jeltzaleak eskatu du bere hitzak ez interpretatzea “iseka edo autokonplazentzia gisa”, gaineratu du. “Argi gera dadin: Alderdiaren ildoa berresten dugu. Agirre eta Leizaola lehendakariek arrazoi izuten. Juan de Ajuriagerrak eta Xabier Arzallusek arrazoi zuten. Ardantza eta Ibarretxe lehendakariek arrazoi zuten. Eta orain, ETA gabe, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta geuk guztiok gure bidea egin beharra daukagu. Eurengandik ikasten dugu bizitza sakratua dela; ideien alde hiltzea posible dela, baina ez erahiltzea; helburuak ez ditula medioak justifikatzen. Hobe dela mendira joateko bidezidorrik ez hartzea. Eurengandik ikasi genuen Euskadi librea izan behar zela, gizon-emakumeena.

Hitzartzearen amaieran, Ortuzarrek pil-pilean dauden gaiak jorratu ditu: falta diren transferentziak eta Euskal Aurrekontuen negoziazioa. Eskumenei dagokienez, Lakuari eta Monkloari eskatu die “falta diren guzti-guztiei hel diezaietela”. Aurrekontuetaz, berriz, Ortuzarrak ziurtatu du PP eta Podemos baztertutzat jotzen dituela “Legebiltzarraz haratagoko kontuengatik, eta kontu horiek ez dute inolako zerikusirik euskal herritarrentzako onurarekin”. Gauzak horrela, Bilduren esku dago”. Eusko Jaurlaritza lan mardula egiten ari da akordioa lortzeko. Onartuz gero, aurrekontu sozialagoak izan daitezke: inoiz izan dugun aurrekontu onena. Nahiko genuke –euskal herritarrek ere hori nahi dutelako- Nafarroan posible izan den moduko akordio bat. Errealismorako garaia da, bizi dugun une politikoaren irakurketa egokia egiteko garaia. Dauzkagun inzertidunbreez ere irakurketa egokia egitea, eta Herri gisa ditugun aukerakerez. Duela hirurogei urte, EAJ ordezkatzen saiatu ziren batzuk. Duela berrogei urte, beste batzuk EAJrekin aprtu zuten. Agian bada garaia norbaitek, EAJ ordezkatu beharrean, EAJrekin akordioak lortzeko, herri honen mesedetan. Hori da nahiko genukeena. Bestela, aurrera egingo dugu, beti bezala. Eta aurrera egiten jarraituko dugu, beti bezala”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/12/15 11:30

Joseba Egibar, Markel Olano. Gipuzkoako EAJ-PNVren Herrialde Batzarra

   Kursaal Jauregia. Donostia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA