Oroimen historiko programetan Eropak frankismo garaia sartzea nahi du EAJ-PNVk

Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatu jeltzaleak Europar Parlamentuan aurkeztu duen ekimenaren bidez lortu nahi da batasunak oroimen historikoari buruz egiten dituen programak frankismo garaia eta genozidioak eta jazarpenak europar estatu ezberdinetan praktikatu zituzten diktadura erregimenak sartzea. Batasunaren programa hauek orain arte nazismoa eta estalinismoa baino ez dituzte aurreikusi.

Oroimen historiko programetan Eropak frankismo garaia sartzea nahi du EAJ-PNVk 11Uztailak
2014
2014 UztailaK 11 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVk bere ekimenean gogoratu du Europar Batasunak bere sorburutik dituen helburuen artean dagoela bake eta bizikidetza baloreak sustatzea, garai hartan gerra eta bortxazko gatazkaz josita zegoen kontinentean. Balore horiek batasunaren legerian islatzen dira eta egitasmo bereziak egitea ekarri dute " Europa hiritarrentzat" izenburukoa kasu, oroimen historikoa, totalitarismoa salatzea eta ahaztea saihestea helburu.

Helburu Historikoa berreskuratzera dedikatu diren euskal elkarteekin lan eginez, EAJ-PNVk egiaztatu ahal izan zuen "Europar Oroimen Aktiboa" egitasmoa, aurten bukatzen den eta hurrengo ekitaldietarako eraberritu eta hobetu beharko denak ez duela frankismo aldiko oroimena berreskuratzeko eta biktimak gogoratzeko eta ohoratzeko ekitaldirik hartzen.Alderantziz "egitasmo honen helburu nagusia da nazismoa eta estalinismoari buruzko oroimen historikoa berreskuratzea. Europan beste mugimendu totalitario batzuk egon dira, genozidioak egin zituztenak eta egitasmo horretan sartzen ez direnak. Estatu kide batzuetako gobernuak, Espainiakoa, esate baterako, ez dira agertzen oroimen historikoari buruzko jarduerak bultzatzeko frankismoaren biktimei dagokien ordaina emateko prest".

“Espainiar estatuan biktima batzuk daude frankistek erail zituzten senideak berreskuratzerik izan ez dutenak. Horrez gain, menderatu gisa tratatuak izateko laidoa bizi dute eta orain ikerkuntzak eta errekurtsoak ukatzen zaizkie askatasuna eta demokrazia defendatzeagatik erailak izan ziren pertsona horien oroimena ohoratzeko. Europak ahalegin honekin bat egin behar du,espainiar gobernua ez baita gai honetan oso aktibo agertzen".

Jeltzaleek Europar Komisioari galdetu diote frankismoa eta beste erregimen totalitarioak "Europar Oroimen Aktiboa" izeneko egitasmo barruan sartuko ote dituen. Era berean jakin nahi du oroimen historikoa lantzen duten europar elkarteak diruz laguntzeko deialdiak noiz irekiko diren eta orain artekoa zergatik nazismo eta estalinismora mugatu izan den.

Interesatu Zaitez