Izaskun Bilbaok Europa animatu du desgaitasuna arintzen laguntzen duen teknologia lideratzera

Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak baikor hartu du Nazio Batuen Erakundeak Desgaitasunaren inguruan egin zuen hitzarmenak ezartzen dituen derrigorrak Batasuneko estatu kideek betetzea ekarriko duen zuzentaraua. Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du horrek ekarriko duela 100 milioi europarren eskubideak aitortzeko bidean aurrera egitea eta adierazi du espero duela “txostenari darion enpatiak” berrikuntza bultzatzea eta “desgaitasuna arintzen laguntzen duten teknologietan mundu mailako lider bihurtzen lagun diezagun”.

Izaskun Bilbaok Europa animatu du desgaitasuna arintzen laguntzen duen teknologia lideratzera  13Martxoa 13 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Europako Parlamentuak gaur arratsaldean eztabaidatu du lau urte lantzen daraman txostena. Agiri honek gutxieneko arau batzuk jasotzen ditu  pertsonen irisgarritasuna ahalbidetzera zuzendutako zerbitzuek eta produktuek legez, arauz eta administratiboki bete behar dituzten gutxieneko baldintzen inguruan. Lau urteko lanaren ondoren, aurreikuspenen arabera, aste honetan bertan lortuko da akordio bat, Kontseilua, aldi honetan guztian,  Nazio Batuen Erakundeak desgaitasunaren inguruan egin zuen adierazpena izenpetzeak zekartzan derrigorrak bereganatzearekin oso ados agertu ez arren.

Interesatu Zaitez