Prentsa Aretoa

Berriak

2018/04/19

Egibar: “Herrien arteko bizikidetza-formulak eraikitzeko errespetua behar da, ez menpekotasuna”

Eusko Legebiltzarreko autogobernu ponentzia euskal estatus politiko-juridikoa eguneratzea lantzen ari da. Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak defendatu du eguneratze hori oinarri demokratikoen bidez egin behar dela. Hori dela eta, uste du lortzen den akordioa errespetatu egin behar dela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur euskal Ganberan izandako hitzartzean, Egibarrek nabarmendu du Euskadiren eta espainiar Estatuaren arteko harremana ezin dela alde baten “menpekotasunean” oinarritu, baizik eta “batak bestearen aitortzan eta errespetuan”. Hori dela eta, ordezkari jeltzalearen hitzetan, badago kontzeptu bat pertsonen giza eskubide guztietan -“bizikidetza eta koexistentzia-, eta hori dela modu adostu eta demokratikoan herrien arteko harremanetara eraman beharrekoa. “Herrien errekonozimendutik eta errespetutik, elkarbizitzaren aldeko apustua egin behar dugu, eta ez koexistentziaren aldekoa. Koexistentzia eman daiteke gailentasunetik, menpekotasunetik edo inposiziotik. Hain zaila al da bizikidetza-formulak bilatzea, subjektu desberdinen arteko errespetua eta aitortza ekarriko dutenak?”, galdetu du.

Egibarrek esan du naziogintza eta gizarte eraikuntza “txanpon bereko bi aldeak” direla, eta “bata ezin dela bestea gabe ulertu”, eta nabarmendu egin ditu Euskadin eremu guztietan lortutako aurrerapen anitzak. “Gizartea eraikitzen ari gara, herria eraikitzen. Gizarte ahalik eta justuena eraikitzen dugu, aurrerapenaren eta justizia sozialaren oinarrietan. Aurrera egin dugu eskubide ekonomikoetan, sozialetan eta kulturaletan. Gai garrantzitsuak garatu ditugu: Osasuna eta hezkuntza, babes soziala, azpiegiturak, gure ekonomia industriala eta finantzarioa. Baina orain beste prozesu batean sartzen ari gara. Egungo autogobernutik abiatuta, gure autonomia indartu beharra daukagu, eta gainera, errespetatua izan dadila. Horretarako, funtsezkoa da aitortza politikoa eta nazionala”, amaitu du.

ETAren desegitea 

ETAren iragarpenaren harira, Joseba Egibarrek Eusko Legebiltzarreko hedabideei adierazi die adierazpen hori “argia eta garbia” izatea espero duela, “inolako zalantzarik gabea”. Gainera, ETAri eskatu dio egun hori aprobetxatu dezala egindako ekintzen eta eragindako minaren ardura hartzeko. “Bere borroka armatuaren eskutik, hainbeste injustizia sortu duen erakundea izanda, ETAk berak hartu beharreko ardura da. Ezin die ardura hori presoei transferitu”, nabarmendu du.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/05/25 08:30

Jokin Bildarratz

   Onda Vasca 

2018/05/25 08:30

José Antonio Suso

   Radio Vitoria 

2018/05/25 08:30

Itxaso Atutxa

   Bizkaia Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA